Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenago esan dudanaren ildotik, gogortasuna bera gatazkaren irtenbidea izan daiteke, zeren asko eta benetan sufritzen duenak soluzio bat aurkitu nahi izaten baitu, ate bat, argizulo bat. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 108. orr.
Sabaian bi argizulo zeuden, eta bonbillen argia japoniar paperean zehar hedatzen zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.
Espaloiaren arrasean, zenbait argizulo zeuden, burdin sarez babestuak, eta Claude haien gainean makurtu eta sotoen hondoetarantz begiratu zuen, non gas argi susmagarriak erretzen ari baitziren han-hemenka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.
Aurpegiak eurrez barandetan zehar; aurpegiak itsasontziko argizulo guztietan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.
Kosta ahala kosta argizulo bat ireki behar diat ziega honetan. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 43. orr.
Etxeen artean nabil aldaroka, banaiz, existitzen naiz, pentsatzen dut, beraz aldaroka nabil, banaiz, existentzia erortzea da, eroria, eroriko al da, ez da eroriko, behatza atzaparka dago argizuloan, existentzia akats bat da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 172. orr.
Saget andereñoak, arrats batez bere argizulotik begira zegoela, Quenuren itzala ezagutu zuen bilera gelak Pirouette kale aldera zuen leiho handiko kristal zeharrargietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 221. orr.
Montorgueil eta Montmartre kaleetan ere baziren janari denda eder-ederrak, argizuloetatik usain gozoa hedatzen zuten jatetxeak, hegaztiz eta ehizaz josiriko erakusleiho bikainak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Ukuiluko argizulotik burua aterata, gazteluko otsein bat barrezka ari zaio. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 126. orr.
Bera gatazkaren irtenbidea izan daiteke, zeren asko eta benetan sufritzen duenak soluzio bat aurkitu nahi izaten baitu, ate bat, argizulo bat. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 108. orr.
argizulo bat (3); argizulo baten (3)