Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adartxo iz adar txikia.

Mikak, adartxo batzuk hartu eta habia-barrena sendotu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 70. orr.

Sasien artetik joan ginen herrestan, ra-ta-ta, txistu seinale bat egin eta belar luzeen artean ezkutatu ginen, eta hantxe geratu ginen kuzkurtuta, erne, adartxo bat noiz hautsiko, edo noiz zabalduko sasidi ezkutua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.

Noizean behin, lan beti-berdinak asperturik haurrak letrei buztantxo edo adartxoren bat eransten zienean, "Berriz ere zozokerietan!" esaldia, ahots ezagun baina latz batek esana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Hala hasi ziren bilera haietan batzuk arbastekin estalpeak egiten, beste batzuk mendi azpian kobazuloak irekitzen, bakarren batzuk, enaren habiak eta beren eraikuntzako metodoak imitatuz, lohiarekin eta adartxoekin babesteko aterpeak egiten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 910. orr.

Zerk du aparraren antza handiago, kimu izateari utzi gabe -begi batetik jaiotzen ari den adartxoari uko egin gabe-, adartxo izateko irrika erotikoa bizi duen larru-zirrarak baino?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 264. orr.

Ereinotz adartxoak erortzen zitzaizkigun aldian behin magalera, lore xortak, marrubizko lepokoak, belar ziri batean sartutako perla arrosak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 32. orr.

Alchonon maisu-laguntzailea errezo xal batean eta abituan bildu zuten, buztin puskak jarri zizkioten begietan, eta mirto adartxo bat estutu zioten hatzen artean, Mesias etortzean Lur Santurainoko bidea zulatzen lagunduko ziona.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

Mahatsondo-ahienak edo pinu-adartxoak erreko dira; sugar egiten direnean itzal bitez, eta ondoren, kola nahastuz, mortairuan eho bitez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

Muturretik zerion kea adartxo urdin batean kiribiltzen zen, arnasak albo batera higiarazirik, eta errautsa beltz metatzen zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 103. orr.

Arratsean etorri zitzaion, olibondo adartxo moztu berria mokoan zekarrela.      - 0. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adartxo bat (3); olibondo adartxo (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus