Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argiztatze iz argiz hornitzea, argitasuna ematea.

Dekoratu dotoreak eta argiztatze egokia prestatu zituen.  Berria - Kultura   2004-11-16

Decker eszena zuzendariak aldapa gogorrean jarri zituen herri arrantzalearen pertsonaiak, gora eta behera, harantz-honantz biraka, bizitza latza den modukoa, dekoraturik gabe, apenas atrezzo-rik, argiztatze gris-urdinarekin.  Berria - Kultura   2004-03-30

Dekoratu gabe eta argiztatze minimoekin dantza hutsaren errebindikazioa da, sormenaren prozesuari eta egungo dantza modernoaren aldarrikapena.  Berria - Kultura   2004-01-20

Telefonoa oihanaren erdi-erdian; argiztatze elektrikoa, XIX. mende amaieraz geroztik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Sistema horretan, ikusmen-zelulen argiztatze biziak auzoko zelulen sentikortasun-galera eragiten du, eta, beraz, eremu argitsuen eta ilunen arteko kontrastea indartzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

· Bizkar-muinak eta gainerako nerbioek egiten duten lana, automobil baten edo makina elektroniko konplexu baten argiztatze-sistemak egiten duenaren antzekoa da; garuna bera, berriz, kontrolaz, gidaritzaz, egonkortasunaz eta beste koordinazio-lan batzuez arduratzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.

Argiztatze-desberdintasunak: fenomeno-zerrenda luzea sartzen da atal honetan: argitasunaren edo koloreen aldakuntza gutxi-asko jarraituak, berezko itzalak edo itzal eraginak, "perspektiba" atmosferikoa (oso urruti dauden gauzak, bitartean atmosfera lodiagoa, batzuetan gandutsuagoa eta urdinkaragoa, dagoelako, lausoago ikusarazten dituena).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus