Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argiztatzaile izond zinema, teatro eta kideko lanetan argiztatze lana egiten duena.

Laburmetraia esperimentalak egin izan ditu, muntaketa, aktore, argiztatzaile, zuzendari eta gidoilari lanak bere gain hartuz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.

Akats larriak daude hastapeneko prestakuntza espezifiko, profesional eta jarraituaren eskaintzan eta arte eszenikoetako lanbide multzoan (sortzaileak, interpreteak, teknikariak, jantzi-diseinugileak, argiztatzaileak, eszenografoakÉ) eta dantzan.  Berria - Kultura   2004-10-30

Gazteak, literatura eta euskara uztartzeko asmoarekin gauzatu zen, eta proiektuarekin haste-hastetik bat egin zuten Mikel Urdangarin kantariak, Koldo Uriarte piano jotzaileak, Unax Ugalde aktoreak eta Javi Ulla argiztatzaileak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 175. orr.

Adinak gazte haien taldeko egiten bazuen ere, haien arteko jantziena baino askoz ere jantziagoa zen, eta halako jarrera heldu batez (bere irizpideak aurrera ateraz, alegia) hitz egiten zuen kamera edo argiztatzaile gazteekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus