Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpoan, tximista batek zerua argiztatu zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 193. orr.
Argiak piztu zituenean, hauek etxearen aurrealdea argiztatu zuten, eta argitasuna autoaren barrualdera sartu zen gidariaren aurpegia argiztatuz. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 155. orr.
Linterna eskuratuta irteera aldera jiratu, eta gelako atea argiztatu zuenean ikusi zuen Mentxu, ate ertzean arduragabe itxuran kokatuta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 106. orr.
Neskak gas-lanparez argiztatutako hall batera eraman zituen, non janari-usaina nagusi baitzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.
Luigik tolestuta eskaini zion besoa, Mentxuk bertatik oratuta korridore ilunetan zehar aurrera egin zezaten, milaka watteko fokuek argiztatutako pasarela batean legez. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 69. orr.
Ilargiaren izpiek argiztaturik, haren begien aurrean barruti harresitu biribil bat ageri zen, bi katedral, hiru jauregi eta armategi bat barnean hartzen zituena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.
Liburutegiak, berriz, hortxe iraungo duela: argiztaturik, bakardade huts, infinitua, guztiz ere geldia, liburu preziatuz armatua, alferrikako, ustelgaitz, sekretua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 67. orr.
Zigarretaren bat eskatu zidan eta lehen bezalaxe orain ere jakin nahi berak, ea zer hausnartzen jarduna nintzen hain luzaroan, eta nik orduan beste zerbait esan beharko, bada: eman nion sua, argiztatu zitzaion aurpegi gaztea, eta galdetu nion ea nirekin ezkondu nahi al zuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 142. orr.
Etxetik hurbil zegoen neoizko argiz bapo hornitutako bebarru handi bat zen, hezea eta ez oso ondo argiztatua. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.
Gobernadorearen etxea, ordea, oso ondo argiztaturik zegoen, dantzaldi handi baterako bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Korridorea hutsik eta gaizki argiztaturik zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 443. orr.
Topaketaren lehenengo ondorioa, nola ez, tabernaren txikizioa izan zen; bigarrena, udaltzain eta gau-jagole andana bat etortzea, tabernariak deituta barbaro haien arteko borroka gerarazteko; hirugarrena, Cortoren eta errusiarraren ihesa, gaizki argiztatutako kaleetan zehar. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 122. orr.
Krimen-bolada honetan uste dut eraikin osoa hobeto argiztaturik eduki behar zenuketela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 444. orr.
Kotxea eguzkiak ederki argiztatutako plaza distiratsu batean sartu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 109. orr.
Egun berriaren egunsentian, lehenengo argiak artez argiztatuko du barru aldeko galeria, Azpimunduko ateak zabalduz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 31. orr.
Soldaduz inguratutako nasa jendegabean kondenatuak motel argiztaturiko bagoietarantz abiatu zirenean, Vernerri Sergei Golovin egokitu zitzaion aldamenean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.
Hortxe dugu Kremlin ingurua, zoragarri argiztaturik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.
Hain dira distiratsu argi horiek gizaki argiztatu baten barruan! Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 80. orr.
Lanpara urrun baten edo leiho argiztatu baten argia nuen behean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 46. orr.
Bulebarreko leiho argiztatuak ikusten zituen berriz ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.
Badirudi ganoraz zaindu dutela margolana, 12-18 gradu inguruko gela argiztatu batean, hegoaldera ematen duten leihoetatik urruti. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.
Izena markatuta, trastearen memoriak zenbaki bat egotzi zuen pantaila argiztatu estura. Nire mozkorrean eta begiak lausoturik nituela, ez nuen biribilgune argiztatua ikusi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.
Ostatuko egutera argiztatuan ginen jadanik ahoa hertsi zenuenean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 90. orr.
Ostatuko egutera argiztatuan ginen jadanik ahoa hertsi zenuenean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 90. orr.
Noizbehinka kabala errebelatu bat gurutzatzen nuen, gautxori baten auhena hautematen eta bat-batean herri argiztatuaren muinera heltzen nintzen, bideak ez zirenez are luzeagoak moldatzen ahal galdezka. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 91. orr.
Argi berdexkak eta itzalak tartekatzen ziren, leiho argiztatuen aurretik igarotzean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 358. orr.
Perla argiztatuen antzera argi egiten zuten lanparek beren poste luzeen puntatik beheko ehundura bizira. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.
Euritik harago, Ellenek hondartzan zehar eta ontziraleku argiztatuen artean zabaltzen ziren uhinen aldizkako zalaparta entzun zezakeen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.
Herri mortu doi-doi argiztatu horretan ez zen inon ere Ximurraren ibilgailu handiaren arrastorik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.
Zuzen-zuzenean sartuko da atean zehar usain atsegineko logela leunki argiztatura, eta arropak erantziko ditu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 7. orr.
Ataritik hurbilen zegoen leiho argiztatura zuzendu zituen gizonak, beti euritan, bere urratsak. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 41. orr.
Kafetegiak izan dira orain arte nire babesleku bakarrak, jendez beteak eta ongi argiztatuak egoten direlako. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.
Haiek baino gorago, beste leiho batzuk zeuden, luzeagoak eta argiztatuagoak: Eguzki Beltzaren aretokoak zirela ohartu nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 277. orr.
Eskuizkribu argiztatua testuari elementu apaingarriak gehitu zaizkion eskuizkribu bat da, adibidez, hizki handi irudidunak, izkinak eta miniaturak. Definizio zehatz edo zorrotzenaren arabera, eskuizkribu argiztatua urre edo zilarrez bakarrik apaindutakoa litzateke. ETC-entziklopedia Eskuizkribu argiztatu, Wikipedia
argiztatua zegoen (4); ondo argiztatua (3)
argiztatzen zuen (8)