Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
argizaritu, argizari(tu), argizaritzen du ad argizaria eman.
-Gerroarren lurraldean, erregea hil dakienean, gorpu osoa argizaritu, sabela ireki garbitu eta iraurbelar xehetuz eta lurringaiz gainera apio eta aneta haziz betea duelarik, berriz josi egiten diote, eta bere hilobian ipini, ondoan, alde banatan lantzak sartu eta gainetik egurrez estaliz; eta alboan ohaidetako bat ehorzten dute ito ondoren, baita koparia, [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 326. orr.
Etxe ongi argizaritua, ohol ongi leundua, oxigeno neurri onez hornitua bihurtzen da eguna. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.