Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urtzen ari zait bihotza, argizaria irudi. - 0. orr.
Eguzki galdatan argizariak urtzera dagi. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 136. orr.
Ziriak argizarian dagi bidea, iraun ustez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 162. orr.
Halako argizarizko edertasun zurbil bat zuen neskaren gorputz biluziak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.
Inudeak, neskaren sendaketa lortzeko itxaropenez, Frantzisko dohatsuaren hilobira eraman zuen, argizarizko irudi bat berekin zuela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 266. orr.
Argizarizkoa dut bihotza Walserrek bere adiskidetzat hartu nauenetik, eta inoiz ez bezalako zentzua ikusten diot orain lo egiteari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 96. orr.
Hark gozatutako argizagia bezain malgua eta mela zen Salemdarren poza, baina haien bihotzak eguzki hark berak lakartu eta gogortutako buztin-zokorren antzekoak izan behar zutela otu zitzaion Norari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.
Betiereko argiaren bila hilen argizagian. Berria - Gaiak 2004-11-16
Argizaritan harrapaturiko erleak bezalaxe. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.
Argizari berdearen eukaliptu usaina hedatu zen sukaldean eta neu ere lanbrotu egin ninduen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 83. orr.
Argizari urtuaren eta intsentsuaren usaina irteten hasi zen aire girotuaren hodietatik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.
Bere eskuak eta gorputza argizari urtuan ipini balitu bezalaxe, harkaitzean markaturik gelditu zen San Frantziskoren eskuen eta aurpegiaren forma. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.
Margoa ukitu behar ez den lekuetan argizari likidoa ipintzen duk. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 116. orr.
Argizari-usaina emakume-usainarekin eta nire oheko usainarekin batzen hasi zen aire isilean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.
Argizari zatia kentzen nion bakoitzean, nire barnetik borborka zebilen garrasiak eztanda egiten zuen isilean. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 87. orr.
Eta ezpaltxo txuri hori, Erramu egunez elizan bedeinkatutako erramu trunkotxo edo adar lodixka batetik ateratzen genuen, eta burni gorituz erretako gurutzetxoaren erdian, kandela bedeinkatu batekin argizari-ttantta batzuk tentuz ipini. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 185. orr.
Makila ontzian lagata, gogortua zegoen argizari pusketaren ertz bati heldu eta zast!, azalari hain itsatsia zegoen zatia kendu zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 83. orr.
Argizari galduzko galdaketaren bidez eginiko eskultura anizgarrien lehiaketa antolatu du Eibarko Alfa Arte eskultura lantegiak. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-07-28
Puntzoi konplexu horiek, batzuetan alde bat positiboan eta beste bat negatiboan dutela, brontzean egiten dira, argizari galduzko galdaketa-teknikaren bidez. ETC-entziklopedia Leiroko kaskoa, Wikipedia
Argizari Museoko irudiak iruditzen zitzaizkion orduan ikasleak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.
Zerumena edo belarriko argizaria gizakion eta beste ugaztunen entzunbideak jariaturiko erle-argizariaren moduko isurkaria da. ETC-entziklopedia Zerumen, Wikipedia
Sistema ona da belarriko argizaria kentzeko, bizitzak horretara eramaten baikaitu: topikoen bazka izatera, topikoak bazkatzera. ETC-prentsa Berria, 2006-11-15
Animalien barrua hustearen bidez obulutegiak eta bestelako organoak aztertzen dizkiete baleei, urdailen edukia eta belarriko argizaria besteak beste. ETC-prentsa Berria, 2008-04-20
Horien jariakina seboguruinen jariakinarekin eta epiteliotik askatzen diren zelulekin nahasten da, belarriko argizaria sortuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Gainera, ile-folikulu eta gantz-guruinak (belarriko argizaria jariaten dutenak) ditu. ETC-entziklopedia Txikipedia: Belarri, Wikipedia
argizari bat (4); argizari urtuaren (4); argizari usaina (4)
argizaria bezain zurbil (3); argizaria ematen (3); zoruari argizaria (3)