Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
argizaiol (corpusean argiazaiola soilik) iz hilobian edo elizan, familiak bere hilei eskaintzen dien argizari bildumena biltzen den ohola, gehienetan landua.
Ortzi ilunaren minean argizaiola baten ibilera jarraitu nuen, aspaldian espero nuen estralurtarren zirta zela irudikatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 161. orr.
Niri behin, Gipuzkoako Zubietan, argizaiola bat eman zidaten eskura. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 72. orr.