Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
De caelo (Zeruari buruz) izenburua duen liburuaren lehenengo atalean dio Aristotelesek argizagiak, astroak direla gauza dibinoetan gehien ageri diren zerak, horien baitan baitago higidura, eta horiek arima batek biziarazten ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.
Simone Weil filosofoak, munduaren edertasunaz ari zela, bereziki erranez nola erakar indarrak mendien eta itsasoaren pleguei eta zeruko argizagiei edertasuna emaiten dietela, hau idatzi zuen "Matematika hutsean ere, beharrezkotasunak edertasunaz distiraten du". Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.
Jainkoak bi argizagi handi egin zituen: handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain jartzeko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.
Goizean argizagi hura zeruan distiratzen ikusten zuenean bazekien jendeak zer iragartzen zuen: emakumeak, ura, palmondoak eta datilak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 107. orr.
Ez al dakusu izarrak eta argizagiak nola lurrera jausten diren? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 109. orr.
Argizagiak han goian, argizagi ezezagunak, espazio zabal mugagabean aliritzira jaurtitako argizagi ezezagun haiek, hainbeste amets, hainbeste gogoeta eragiten duten irudi bitxi horiek marrazten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.
Zeruari begira zegoen Tales, argizagien ibilbideari buruzko sekretuak han aurkitu nahian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.
Ondoren Maimonek esfera exzentrikoak aipatzen ditu, Ptolomeoren sistema astronomikoan argizagien mugimendu irregular batzuk azaltzeko balio zutenak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.
Idatzi, esate baterako: Izar dago gaua, eta dar-dar dagite urruti, urdin, argizagiek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 15. orr.
Eta hau guztiau argiaren eta ilunen bitartez egiten da, argizagien distiratik eta Lurraren inguruan egiten duten itzulitik heldurik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 192. orr.
Ondoren Maimonek esfera exzentrikoak aipatzen ditu, Ptolomeoren sistema astronomikoan argizagien mugimendu irregular batzuk azaltzeko balio zutenak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.