Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argixka (orobat argixko) iz adkor argi ahula.

Eta gure gainean dir-dir egiten duen argixka hori bera ere ez da iraunkorra izaten, aldiz ageri eta aldiz ezkutatzen baita, suzko ezpata distiratsuaren argia balitz bezala (Has 3,24.).  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.

Bi eraikinetako leihoen argixkak banaka-banaka itzali ziren eta, kafean geratzen ziren bezeroak dominoan edo karta jokoan ari ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.

Autoaren bakardadean, gaur ezagutu ditudan pertsonak eta esan ditugun gauzak errepasatzen nentorrela, kezka bat piztu zait, gasolinaz urri nabilela dioen argixkaren antzera.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 45. orr.

Komisarioa jada dantzalekuko atarirantz zihoan zigarro bat pizten ari, bere bizkarrean pilatzen ziren oihu ulertezinei entzungor, 125 voltioko hozkailu zaharkituaren argixkari itsu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

Astigarribiako ermita barneko argixkek kolore hori motela zuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 193. orr.

Aire orbange zeharrargiak, eguzki printzen aurreko argixkoari basoko zuhaitz bakoitzari bere margo eta ukittu propialak eransten uzten dio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus