Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izotz-zerrenda mehe bat, erreka baten estalki seguru asko, igaro zuten eta urki baten ondoan, urki handi eta adartsu baten ondoan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.
Hanka motzak eta beso lodiak zituen, gorputz adartsua eta mozkote samarra, eta gerrian lotutako belar sorta zuen jantzi bakarra. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 125. orr.
Halako batean, umetxoak hesi adartsu bat topatu zuen aurrean eta orduan gelditu eta, lurjota, bueltatu egin zen eskuak babes moduan jarriz, hitz bat bera ere esateko arnasarik ez zuela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 219. orr.
Han goiko truke horretan txispa eta su hasten da energia pilatua: bat-bateko deskargak argitasuna sortzen du hodei barnean, su-mingain adartsuen gisara. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.
Gurasoei galdetu, amona Erikarekin jardun, eta udaletxeko artxibategian arakatu, nire zuhaitz genealogikoa gero eta adartsuagoa zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 85. orr.
Uste baino adartsuagoa izan zen erditzea, eta han aritu ziren Bereziartua bera eta baserriko gehienak, tira handik eta tira hemendik, txahala mundura ekarri nahirik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 192. orr.