Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argitze 1 iz argi egitea; argia igortzea; argiago bihurtzea.

Zor dizut argitze bat pundu honetan: zergatik hasi naiz bada Arnegizaharretik eta ez, zuek erran bezala, Arnegiko zubitik?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 172. orr.

Gelan dugun argitze lausoarekin gerraondo paisaia erreparatu eta barreka hasi gara, eta musuka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.

Lauko nota bat, damu-arrangura bat, zerbaitetan gutxiago zarela bat-batean argitze bat, zeina aldiro betiereko, behin betiko baitzirudien.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.

Oro har, esanahiaren ikerkuntzak gainditu behar dituen oztopo eta eragozpenak asko direla ematen du, hizkuntz esanahia daramaten elementuak zeintzuk diren eta haien arteko loturak argitu ondoan ere, eta argitze hau egin ezean esanahiaren ikerkuntzari ekitea ezinekoa da erabat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 168. orr.

Tresna bat jarri dugu ELAren eta LABen artean eztabaida honi ekiteko, eta argitze estrategikoa eginda, errepide mapa bat lantzeko unea etorriko da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Argitze filosofikoaren eskubide eta mugak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

Romain Garyren ipuinotan ere badago nolabaiteko strip-tease bat, badago suspense bat, argitze pausokatu bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.

Pozgarria, begitarte frankotan ilun edo soraio horien argitze bat-batekoa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Argitze-agiria egin eta isuna iritsiko zaiela jakinarazi zieten.  Berria - Harian   2006-03-10

Tiroketaren inguruan Ertzaintzak hasieran egin zuen argitze-agiririk ere ez da ezagutzen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Hiru pausotan banatzen da ibilbide espirituala -garbitze bidea, argitze bidea, perfektu egite bidea-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 738. orr.

Emaztea, berriz, gela batera arrastaka eraman eta giltzapetu egin zuen, negar eta argitze saio guztiei entzungor.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 158. orr.

Gaiak izan zuen sonagatik eta formalki hurrenkeraren bidez jaso nahi zen edukiak oraindik ere duen garrantziagatik, merezi du terminoen gutxieneko argitze saio bat egitea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 57. orr.

Tradizio biek azpimarratzen dute teoria zientifikoaren egituraren argitze-lana, egun egitura hori era ez-axiomatikoan edo axiomatiko ez-formalean gauzatzen bada ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Gauza jakina da [...] sarritan gauza bat esan beharrean bestea esaten dela; esaldi berak bi esanahi ezberdin dituela aldi berean; ageriko zentzu batek, mundu guztiak ulertzen duena zailtasunik gabe, bigarren bat ezkuta dezakeela, esoterikoa edo profetikoa, argitze lan burutsu batek edo denboraren higadurak agerraraz dezakeena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 127. orr.

3 gau argitze

Jainkoa eta Ama Birjina ziek eman dautazie egun araste hun, eman ezazie gau argitze hun.  Herria   2004-01-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argitze agiria (3); argitze aldera (22); argitze bat (3); argitze bidean (3); argitze lana (3); gau argitze hun (3)

argitzea baino (3); argitzea da (19); argitzea ere (3); argitzea eskatu (8); argitzea espero du (4); argitzea ez dela (3); argitzea galdegin zion (4); argitzea izango da (3); argitzea nahi (5); da argitzea (4); dagoen argitzea (3); den argitzea (7); diren argitzea (4); duen argitzea (3); ez argitzea (7); guztia argitzea (3); guztiak argitzea (4); guztiz argitzea (3); hori argitzea (3); hura argitzea (3); jarrera argitzea (3); kontzeptuak argitzea (3); lehenbailehen argitzea espero (3); zalantzak argitzea (4); zen argitzea (5); zuen argitzea (3)

eguna argitzean (35)

argitzearekin batera (5); eguna argitzearekin (4)

argitzearen aldera (3)

afera argitzeko (6); ala ez argitzeko (5)

argitzeko ardura (6); argitzeko asmoz (11); argitzeko aukera (4); argitzeko baliagarri (3); argitzeko balio izan (3); argitzeko bidea (3); argitzeko dago (7); argitzeko daude oraindik (4); argitzeko dauden (3); argitzeko eran (3); argitzeko ere eskatu (4); argitzeko eskaera (3); argitzeko eskatu dio (11); argitzeko eskatu diote (6); argitzeko eskatu du (10); argitzeko eskatu dute (3); argitzeko eskatu zien (7); argitzeko eskatu zion (16); argitzeko eskatu zuen (8); argitzeko eskatuko (3); argitzeko eskatzen (4); argitzeko exijitzen (3); argitzeko ez (6); argitzeko gai (3); argitzeko gauza (3); argitzeko gisan (4); argitzeko ikerketa abiatu (6); argitzeko ikerketa batzorde (3); argitzeko ikerketa hasi (3); argitzeko ikerketak (4); argitzeko lanean ari (3); argitzeko parada (3); argitzeko partez (3); argitzeko prest (5); argitzeko puntu (3); argitzeko xedez (4)

arrazoiak argitzeko ikerketa (4); auzia argitzeko (8); baten heriotza argitzeko (3); bidea argitzeko (4); burua argitzeko (3); da argitzeko (3); dagoen argitzeko (7); dauden argitzeko (4); den argitzeko eskatu (3); dena argitzeko (3); diren argitzeko (12); dituen argitzeko (4); duen argitzeko eskatu (8); duen jarrera argitzeko (3); duten argitzeko eskatu (6); duten jarrera argitzeko (5); edo ez argitzeko (10); egoera argitzeko (3); erabat argitzeko (3); eragin zuen argitzeko (5); erantzukizunak argitzeko (7); esanahia argitzeko (5); eskatu zion argitzeko (5); etorkizuna argitzeko (3); gauza batzuk argitzeko (3); gauzak argitzeko (15); geratuko den argitzeko (3); geratzen dira argitzeko (3); gertakariak argitzeko (5); gertatu zen argitzeko (15); gertatutakoak argitzeko (3); guztiak argitzeko (9); hau argitzeko (13); heriotzaren arrazoiak argitzeko (8); hilketa argitzeko epaiketa (3); hilketak argitzeko (4); hobeki argitzeko (3); hori argitzeko (28); horiek argitzeko (4); horren argitzeko (5); hura argitzeko (3); ideiak argitzeko (5); ilunak argitzeko (3); inguruko gorabeherak argitzeko (3); istripua argitzeko (4); istripuaren arrazoiak argitzeko (5); jarrera argitzeko eskatu (16); jarrerak argitzeko (3); jatorria argitzeko (7); kasua argitzeko (8); kezkak argitzeko (4); kontuak argitzeko (5); kontzeptua argitzeko (3); lehenbailehen argitzeko eskatu (5); misterioa argitzeko (4); nahi duen argitzeko (3); nondik norakoak argitzeko (14); norakoak argitzeko ikerketa (3); oraindik argitzeko (6); ote zuen argitzeko (3); salaketak argitzeko (3); zalantza argitzeko (3); zehazteko eta argitzeko (3); zein den argitzeko (5); zen argitzeko ikerketa (4); zer den argitzeko (4); zergatia argitzeko (4); zergatiak argitzeko (4); ziren argitzeko (3)

dena argitzera (4); zalantzak argitzera (3)

argitzerat egin (3)

argitzerik ez (6); argitzerik izan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus