Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argitzal honetan aztarnok irakurtezinak dira, kronistak kaligrafia ona duen arren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 311. orr.
Apirilean gaude, arratsak luzeak dira, eguna zabaltzen ari da, agian horregatik Raimundo Silvak ez du argia pizten, horregatik eta doi hasi den argitzal hau ez hondatzeko, nahiz eta, aldi berean, argitzalak sosegua kentzen dion. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 310. orr.
Beste aldean Mario, nire ahizpa Paola eta Terni: mendia gorrotatzen zuten eta txoratuak zeuden gela itxi eta epelekin, argitzalekin eta kafetegiekin. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 72. orr.
Mendebalde modernoko pintura-eskola batek, ikus-arte helenikoen fase postarkaikoko ideal naturalistak dudarik gabe onartu zituenak, argitzalaz egindako inpresio bisualak adierazteko zenbait metodo asmatu zituen bata bestearen ondoren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.
Ardo-koloreko dirdaiak muselinazko gortinak tindatu eta gelaren argitzal urdinera iragazi zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.
Erromantikoak ziren gutxiena soportatzen nituenak: dantza lotuetan argitzalean musuka eta musuka. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 70. orr.
Emakumea argitzalean dagoen gela batean sartu da, gero makurtu da telefonoa beste hartune batean konektatzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.
Mendebalde modernoko pintura-eskola batek, ikus-arte helenikoen fase postarkaikoko ideal naturalistak dudarik gabe onartu zituenak, argitzalaz egindako inpresio bisualak adierazteko zenbait metodo asmatu zituen bata bestearen ondoren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.
Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak argitzalak aurkeztu ditu, datutan. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Inprimatzalearen etxen hetsirik, liburuaren berrikusten eta emendatzen bost iruzkin argitzaleekin, eskaini nizkionak goizegi bere erreinu guztiei heriotzak lapurtu zien Karlos printze handiari. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.