Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure eliza kanpoko hur handiko sahets baten argitzeko 3 tresna argitzaile faltatu dira iragan astean, norbaitek eremanak. Herria 2004-01-29
Hori bezain egia da, Vitruvioren testuarentzat irudi horiek izango luketen ahalmen argitzaile horri buruzko sineskera konpartitu horrek aberastasun izugarrizko ondorioak izango zituela ondorengo tradizio vitruviar guztian. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 160. orr.
Beharbada urak etiopiar mendi garaien barruan handituko dira, eguzki oro-argitzaileak bere errainuen beroz urtzen dituen elur zuriak zelaietara jaisten direnean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 435. orr.
Gaur, baiki, galdu dugu gure aurrekoen ikuskera oro argitzaile hura. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.
Belarriak makal-makal eginda, eskuan hartu zenuen baserrira joan aurretik ilusioz erositako azken gramatika-kezka-guztien argitzailea. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 68. orr.
Badut ustea zenbaitek estakuru edo atzaki ttipia aski zutela argitzaile jaun horren ikustera joaiteko. Herria 2001-09-20
Gero Erret Kontseilu Goihenak erabaki zuen delako ene Eskuliburua Gaztelan inprimatuko zela eta, kasik urte osoa iragan nuen, inprimatzalearen etxen hetsirik, liburuaren berrikusten eta emendatzen bost iruzkin argitzaleekin, eskaini nizkionak goizegi bere erreinu guztiei heriotzak lapurtu zien Karlos printze handiari. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.
-Niri esker dago kalean -jakinarazi zion, argitzaile eta zirikatzaile-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.