Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argitxo 1 iz adkor argi xumea.

Izar deitu izan diegu goiko argitxo horiei, eta baita beste edonon dizdiz egiten duen begitxo ttiki guztiei ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

Denda zabalik zegoelako adierazle ziren eragiketa guztiak egin zituen: errotulutxoa itzulbiratu, pertsianak jaso, eta erakusleihoko argitxoak isiotu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 149. orr.

Ia erabateko infernu baten erdian gaudela onarturik ere, infernu ez den argitxo bat bilatzen saiatu behar dugu infernu horren erdian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

Argitxo bat pizten den moduan etorri zitzaidan ideia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

Argitxo batek dir-dir egin zuen beste leiho batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

Berak eman dit arrastoa, berak piztu du tunel iluneko argitxoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 91. orr.

Argitxoak ikusten ziren herrixkako etxeetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 455. orr.

Mendi-arte estu samarrean luzatzen den harana hartzen du Caracasek, eta aurki ikusiko ditugu argitxoak mendi magaletan, milaka, milioka bonbila piztuta kilometro askotan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

Beste batzuetan, ordea, zaratak gora egiten zuen, boladaka, oldarka, mailadi apurtu batean gora lasterka balihoa bezala; behera erori, berriz lasterka igotzen hasi, eta azkenean kolore biziko milaka argitxotan lehertzen zen, gorri, urdin eta berde, su-festak bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

Nahiz mundua sekulan baino beltzagoa zeukan eta jasan ahal baino gehiagokoa bere barneko ilundura samina, bere baitan egin zuen ez zuela deus gisaz hiltzerat utzi behar amaren musuak egun hartan piztua zion argitxo eztia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 182. orr.

Mundutxo hura huskeria bat besterik ez zen, izpi bat hutsune infinitu ilunean, argitxo motel bat milioika eta milioika argitxo motelen artean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Harik eta, halako batean, magnetofonoaz ohartzen den arte, eta piztuta dagoela adierazten duen argitxo gorriaz, eta hizketa hura grabatzen ari zaizkiola.     «Kuskue tanden», 2004 - 132. orr.

Punta-puntako grabazio-estudioa; sekulako kontsola, palanka eta argitxo pila batekin; magnetofono sorta bat; proiektagailu bat; oihalez estaliak hormak; zoruaren gainean, moketa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

· Eta badiako ahots ezkutuak eta batelen mugimenduak kontrabandozkoak bezala izango dira, eta bonbilla argitxoak arrain gorrien moduan islatuko dira itsasoaren ilunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.

2 irud/hed

Maizarengan, aldiz, argitxo bat piztu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 279. orr.

Norbaitek haren buruan argitxo bat piztu balu bezala izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 244. orr.

Une horretan Zigorren buruan argitxoa piztu zen bigarren aldiz denbora gutxian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Atea berriro itxita, argitxo bat piztu zitzaion garunean, eta gero argitxo gehiago hasi ziren dir-dirka bere buruan eta irribarre egin zuen, jesarri eta papera eta lapitza eskuratu zituen.-Aurkitzea zure lana da -esan zion, eta adi begira gelditu, jakin-minez, argitxo bat pizturik-edo bere baitan-.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 134. orr.

Glosolaliak eta beste bildumako lanek ere argitxo bat erakusten dute, guztiek bukaera irekia duten heinean.  Berria - Kultura   2004-11-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argitxo bat piztu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus