Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Sei hilabete egiten ditu itsasoan -argitu zuen Lucasek. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 30. orr.
Norbaitekin zaudelako pozik jarritako aurpegi hori argitzen duen pantaila. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 34. orr.
Horrela jantzirik, bere kotxera igo, eta han joan zen, eta hor-hemenka ageri ziren leiho bakanetako distira motelak argituriko kale izugarri zabaletan barrena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Hiriak otoitzak murmurikatzen ditu, eguzkiak terrazak argitzen ditu, laster agertuko dira patioetako biztanleak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 31. orr.
"Ekainaren 26an, ostegunean, eguna argitu bezain laster berriro mugitu behar izan zuten gudariek, artean Manciniren promesetan sinesten zuen Defentsa Juntaren aginduz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 33. orr.
Zerua argitu ez argitu zegoen artean; lau liztor beltz zetozen hiri aldera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 19. orr.
Hari argituko nion zer nahi nuen: gutuna zuri helaraztea beste inork jakin gabe. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 48. orr.
Bautistak, pinu-orratzekin, zoko hura argitzeko zuzi bat egin zuen segituan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.
Eliza bat ematen zuen lurrin gozo betegarria zabaltzen zuten kandelek argitutako ganbera hark, latoiaren distira bazter guztietan, beira polikromatuak klaraboietan, zur ilun garestia paretetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.
Argitu zuen eguna eta artean gu han geunden zain Federico tifoiak eragindako desastreak konpontzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 135. orr.
Ia hiru urte igaro ondoren argitu zen ustez sekula argituko ez zen hilketa. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 11. orr.
Azkenean, irakurketa amaitu ostean ere argitu gabe jarraitzen zuen Lauaxetaren zalantza nagusiak: Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.
Atarira jaitsi ginenean, izebak argi fluoreszentea piztu zuen, eta etxea, ilunpetan, argitu egin zen gure atzean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 15. orr.
Itandi hitzak merezi du argitzea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 17. orr.
Berehalako batean argitu zen Demba jaunaren aurpegia. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.
Nahiz eta hizkuntzarekiko interes filosofikoa aspaldikoa den, ia beti bestelako arazo filosofikoak argitzeko aztertu da hizkuntza. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.
Ideia berriak omen dauzka zuek argitu ezin duzuen horren inguruan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 31. orr.
Esaten nionean, amak sinetsi ez eta amona bidaltzen zuen gurera, gezurra esaten ote nion argitzera. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 12. orr.
Neon berdeak Alexen aurpegi zatiak argitzen zituen, baina tarteko zuloguneen itzalek ageri zuten indar handiena. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 32. orr.
Errebelazioak argitu zuen Paulo apostolua Damaskorako bidean eta hark eman zion kristau fedea... Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.
Goazen bada, jarrai diezaiogun egunak argitu baino lehen etxetik atera eta Abiapuntuaren A-raino iritsi den ibiltari horri. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 45. orr.
Hasieran ez zuen sua hartzen ia, gero txinparta batzuk izaten ziren, sabaia argitzen zutenak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 68. orr.
"Hitz luzeegia dela dio", argitu zidan Mary Annek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.
Carro batailoian egon zen, komunistekin, geroagoko batean argituko zidan moduan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 20. orr.
Baina eztabaiadan aurrera, ispiluari eusteak auzia gaiztatu egiten du, argitu ordez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 8. orr.
Gabeziaren adibide gisa, irudi bat: egun batean, ilunduta, kale osoan argituta zegoen erakusleiho txiki bakarrean distiratuz, karamelu arrosa batzuk, obalatuak, zuriz hautseztatuak, zelofanezko zorrotxoetan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.
Aurrera segitu dut, buruan dudan kezka argitu ezinik... Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.
Eguna argitzen ari zunan, eta aurreko etxeetako leihoak ilun zeudenan. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 25. orr.
Isilean sartu nintzen, leiho bazterretik ohe barreneraino sartzen zen argi zerrendak behatzak argitzen zizkion amari, izararen ertzean ikusten ziren. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 20. orr.
Aldareko bi kandelak soilik argitutako eliza hutsean, On Camillo berriketan ari zen Kristo gurutzekoarekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 71. orr.
Emazteak irri haien arrazoiaz galdegin zion, baina nekazariak argitu zion ez zeukala ezertxo ere esaterik, bestela hil egingo baitzen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 22. orr.
Ilargi beteak gau osoan argituko zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 17. orr.
Eskerrik asko Dominic Rossiri, jatorrizko testuko zalantzak argitzen laguntzeagatik. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 15. orr.
Nahita ala istripuz, ez zen inoiz argitu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 9. orr.
Partziala dela beti azterketa, txinpartak ez duela osotasuna argitzen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 13. orr.
Ba, beharbada, tipitik mundu hortan gehiago argitua izan naizelako. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 56. orr.
Izarrek ondo argitu arte aritu ziren. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 60. orr.
Idoiak bere jokabidearekin erakusten zidan ez ondoriorik ateratzeko susmo ahul eta oinarri gutxikoekin; edo gauzak argitu, edo hobe zela ahaztea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 135. orr.
Kontu hau argituz doan neurrian informazioa helaraziko dizuegu. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 54. orr.
Agian tupusteko bat, errailetik irtetea, inoiz argituko ez zitzaigun nahaste bat. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 25. orr.
Ke arteak argitu eta gero, elkarri begiratu genion berriro, tren-geltokia gure ikusmenetik kanpo zegoen jada. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 105. orr.
Eguna argitu du, eta zuhaitz dorreetan sua dago. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 25. orr.
Biharamunean euria ari zuen argitu zuenean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 91. orr.
Gorago aipaturiko gutunak argitzen du puntu hori. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 39. orr.
Meditatuz saiatu da Azurmendi teknikaren enigma argitzen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 24. orr.
Gure apezpikuak Izpiritu Sainduak argituak dira beraz, bainan argi horren berri ezin jakin haien ondotik! Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.
Alabaina, goiz argitzen du eguna, eta lehen orduetatik harrabotsa zokorik baztertueneraino ere zabaltzen da. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.
-Armairuan zintzilik jarri behar da -argitu du Lainezek. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 59. orr.
Historiagilek ez dute oraino aro hori aski argitu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.
Dionisosek hasieratik argitu zion, pisuan hartua bazuen, tipo jatorra iruditzen zitzaiolako zela, eta ez beste ezerengatik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 19. orr.
Argitzen hasia zen eguna, eta eguzkiaren norabide berean jarri zituen ardiak artzainak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 23. orr.
Hitzok idatzi hutsarekin kopeta argitzen zait. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.
Gaurko hego xuriak argitu du mendia. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 27. orr.
Argituko dut zergatia: ni hona ekarri nindutenean, txita baten itxura beteko lizun-orban bat nabarmentzen zitzaion leihoaren azpiko horma-puskari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 15. orr.
Eguzki izpiek ez dute sekula nire moduko hondamendirik argitu! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 32. orr.
Tximista batek argitzen du euri-sarea. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.
Denbora luzez pentsamenduetan galduta ibili zen, eta azkenean irribarre hotz batek argitu zion aurpegi beltzarana. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 91. orr.
Haien artean Maimonek beste kapitulu batzuk sartzen ditu bere tesiak eta iruzkinak argitzeko, dirudienez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.
- Nire aitaren lagun bat -argitu zidan noizbait libratu zenean-, postura egin zioat! Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 14. orr.
Antonioren aurpegia argitzen ari zela ikusi nuen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 34. orr.
Ondorengo elkarrizketak argituko zidan, apika, ordutik aurrera zer egin nezakeen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 128. orr.
Horrelako gizon jakintsu eta argituak izan ditugu gure etxondotik bi urratsetan, eta maleruski ez ditugu kasik batere ezagutzen. Herria 2003-02-06
Oraiko ofiziale argituek behar bada lehengoari edertasunez nagusitua agertuko daukute. Herria 2004-12-30
Gazte batzu aurkitu ginituen, herriko mutiko erne eta argituenetan, bi inginadore heien eta apezaren ardurapean borondatez ari zirenak. Herria 2003-09-18
Karta eta plano inter-aktiboak egiten ditu, hala nola karta batetan puntu argituek erakusten dute beribil bat nondik nora dabilen, edo oraino enpresa batek karta batean argituak ikusten ditu bere saltzaileak non dabiltzan, beren sakelako telefonoak erreferentzia ukanez. Herria 2004-01-22
Iraganeko itzal argituak. Berria - Kultura 2004-01-16
Begiak ilundurari ohitzeko denbora emateko, sarreran Camille Claudelen argazki argituek egiten diote ongietorria bisitariari. Berria - Kultura 2004-04-03
Zein izan zen gorriek antolatutako pastorala eta zein,aldiz, xuriek paratu zutena aditu argituenek soilik esango lukete. Berria - Kultura 2006-01-03
Iluntasun argituan bere azeri aurpegi luze, gorri, mozkor hura erakutsi zidan, bere masail-bizar laztuak eta sudur heze sentikorra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.
Belarri argituen kontua, esate baterako. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 43. orr.
Andresek kalean aurrera jarraitu zuen, kontsumotako garita argituaren aurretik igaro zen, maleta lurrean utzi zuen eta haren gainean eseri zen, zain. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.
Hala nola frantses, española, anglesa noizdanikakoak diren eta zertarik eginak, erranen dautzute xuxen gizon argituek. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 176. orr.
Harryk ingurura begiratu zuen konpartimentu argituan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 72. orr.
Eguzkiak zeharka jotzen zuen Rambuteau kalea, eta Pirouette kalearen sarbideak zulo beltza zirudien hango fatxada argituen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
Bart arratsean beste denbora-pasa bat aurkitu nuen: kataleju batez beste etxeetako bizilagunen gela ongi argituak espiatzea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.
Baina beste gauza bat da ondorengoa: egia aurkitua edo argitua gure lagun hurkoari eskaini nahi izatea, maitasunez. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 24. orr.
Gizon argituenek ere baimendu zituzten injustizia kaltegarri eta onartu hauek, eta errepublika libreenek ere erabili zituzten, eta hau gizartea familien batasun gisa ikusten zutelako gehiago, gizonen batasun gisa baino. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.
Zalaparta hori zuten beti lagun martxan ziren trenek, bakegaraian gaueko trenek leiho argituen karratu eta errektangeluak lagun izaten dituzten bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.
Pasabide gaizki argituak, eskailerak, ataka eta berriz kalean, lanbropean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.
Herri baldarren erlijiotzat daukagu idolatria, eta xedetzat izaki espirituala daukan erlijioa, berriz, herri argituen erlijiotzat. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 141. orr.
Ez dakit deus auzi horretaz, bakarrik apezaren aurpegi fin eta argituak hunkitu nauela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.
Kanpoan, ibaiertzean, agian jendea egongo zen, elurretan zutik, leiho argituetara begira, balsa entzuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.
Tiratzailea urrun kokatua zegoen eta metrailetaz tiroka hasi zen leiho argituaren kontra. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 347. orr.
Baina metatze eta neurririk gabeko ugaritze hori aldi berean suhartasun baten emaitza da jainkotzearen zentzu jatorrizkoen eta benetakoenean edo salbuespenezko esperientzia horrek erasan eta eraldatua izan denaren jainkozko horditze argitua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.
Biharamunean, aski goiz iratzartzen naiz, zeldako argia itzalia da, baina zeldaren barnean aski argi da halere, leihatila bortizki argitua baita kanpotik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.
Urtegiko larrialdi plana ezarri gabe, Ebroko Ur Konfederazioak ez zuen Itoitz betetzen hasterik, eta laster argitu zuten erakunde horretako eta Nafarroako Gobernuko agintariek ez zirela horrelakorik egiten ari. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.
-Norbaitek hegoaldetik edo bestela sortaldeetatik ekarria izaten duk belarra -haren nondik norakoa erabat argitu nahi barik erantzuten zidan, behin eta berriro-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.
Ohildu, guztiz argitze aldera, egotzi aditza baino esanahi larriagokoa da; inor ohiltzen badugu, erabat egozten dugu, gure ondotik bota egiten dugu, urruti". Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 31. orr.
Beti letra etzan luze-mehe berak, ziraun zuri zaurituak aspaldi argitzen ez duen neonezko errotuluan mugigaiztuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.
Arazoa sakona eta konplexua da, eta nekez argitu daiteke aritmetika soilaz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 135. orr.
Baina xehetasun bakar batek hobeki argituko dizu adierazi nahi dizudana eta, hartarakotzat, Gipuzkoarat egin bidaia hari atxikiko natzaio. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 25. orr.
Ni harritu samar nengoen, eta ez nuen asmatzen zer asmo ote zuen; baina berehala argitu zidan berak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 25. orr.
Goiza ilun samar argitu zen eta, etxean geratzeko amaren aholku guztiei entzungor, hantxe nintzen, Bavariako mahaien artean, eguneroko hitzorduari eutsiz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 33. orr.
Zentzumenak zorroztu, adimena argitu, oroimena zabaldu eta nahimena indartu ahala, zentzumenak eta adimena eta nahimena eta oroimena erabiliko dituen gogoa argitzea eta indartzea da. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 66. orr.
Kapitulu honetan zen anai Antonio ere; honi Jaunak adimena argitu zion, Liburu santuak uler zitzan, eta herri osoari ezti berria baino hitz gozoagozJesusi buruz hitz egiteko dohaina eman zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.
Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten. Elizen arteko biblia Lk 24,45
Kattalini begia argitzen zaio eta irriño bat uzten du hortzen artetik eskapatzera, lorea eguzkiari irekitzen zaion bezala. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 182. orr.
Begia argitu zion oroitzapenak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 76. orr.
Alabaina, goiz argitzen du eguna, eta lehen orduetatik harrabotsa zokorik baztertueneraino ere zabaltzen da. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.
Halako batean, kobazuloaren txoko batean argi estrainio bat sumatu zuten, gero eta handiagoa bihurtuz joan zen argi bat, eta, berehala, pareta argituan itsatsirik, itzal izugarri bat. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 127. orr.
argitu ahal (32); argitu arte (68); argitu aurretik (15); argitu baino (32); argitu baino lehen (22); argitu behar (120); argitu behar da (17); argitu behar izan (11); argitu beharko (54); argitu beharra (30); argitu beharreko (25); argitu beharrekoa (11); argitu bitartean (21); argitu da (18); argitu dio (13); argitu ditu (11); argitu du (206); argitu duenez (41); argitu dute (36); argitu egin (56); argitu egin zen (15); argitu egiten (17); argitu eta (98); argitu ez (51); argitu ezin (12); argitu gabe (119); argitu gabe dago (15); argitu gabe dauden (11); argitu gabeko (21); argitu nahi (137); argitu nahi du (16); argitu nahi dute (17); argitu nahi izan (49); argitu nahian (27); argitu ondoren (12); argitu orduko (30); argitu zen (30); argitu zer (24); argitu zergatik (11); argitu zidan (43); argitu zien (13); argitu zion (77); argitu zituen (29); argitu zitzaion (14); argitu zitzaizkion (19); argitu zuen (446); argitu zuen atzo (13); argitu zuenean (19); argitu zuenez (55); argitu zuten (47); argitu zutenez (11); asko argitu (14); atzo argitu (12); aurpegia argitu (13); bat argitu (34); batek argitu (30); begiak argitu (21); begiak argitu zitzaizkion (14); berak argitu (14); berehala argitu (12); dena argitu (17); egoera argitu (12); eguna argitu (100); eguna argitu arte (15); eguna argitu baino (16); eguna argitu orduko (15); eguna argitu zuenean (16); egunak argitu (12); erabat argitu (26); ez da argitu (19); ez du argitu (52); ez dute argitu (36); ez zuen argitu (66); ezer argitu (18); gauzak argitu (18); guztiak argitu (16); hori argitu (29); nola argitu (11); nondik norakoak argitu (15); norakoak argitu (15); oraindik argitu (42); oraindik argitu gabe (18); zalantzak argitu (15); zerbait argitu (11)