Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argitsu 1 izond argiz betea, distiratsua.

Ikasleak zerura igotzen ikusi zuen beraren arima aintzaz dirdaitsu, ilargia bezain eder, eguzkia bezain argitsu, hodeitxo zurian zerurantz igotzen zuen bitartean!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Espazio senza fine hartan nenbilela iruditu zitzaidan, leku etereo batean flotatzen astronauta baten moduan, eta nire aurrean, iluntasuna zipriztinduz, milaka izpi argitsu zeudela, izarrak eta planetak, asteroideak eta kometak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 13. orr.

Eritegia areto luze argitsua da, garbitasun handia dago hemen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 120. orr.

Eraikin hura zut ageri zen ezin konta ahala leiho argitsuz horniturik, eta Jimmyri gainean erortzen zitzaion zeru irristakorretik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 491. orr.

Autoaren gurpilek ia ukitu egiten zuten hodei harroen itsasoa, eta zerua bukaerarik gabeko urdintasun argitsua zen eguzki zuri itsugarriaren azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.

Udazkeneko egun argitsu horietako batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.

Egun epel zoragarria, gardena eta argitsua.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

Egun goibel batean, baliteke lentearen azalera guztia behar izatea; egun argitsuetan, berriz, estali egin daitezke ertzak, argia pasatzeko irekidura txikiago bat utzita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Gurutze argitsu hura ikustean, dragoi izugarri eta nazkagarriak ihes egin zuen behin betiko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Gurdi gainean eguzkiaren antzeko globo argitsu bat zegoen, gaua argitu zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 759. orr.

Nonahi dela, poz argitsu bat alaiki eta bizkor igaroko da gure bizitza bilbatzen duten atsekabe ugarien artetik, hala nola zaldi-kotxe distiratsu bat, alde guztietatik argia dariola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 139. orr.

Bozkario argitsu bat hazten eta handitzen ari zitzaion, unetik unera, bere baitan, eta hain zegoen gogo-beroturik, non arnasari buelta eman ezinik geratu baitzen une luze batez. izan ere, zer ziren, zer balio zuten, zertarako nahi zituen beste perlak oro, galdetzen zion bere buruari etsipen argitsuzko irribarre batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.

UVIa areto handia da, argitsua, familiakoak hurbildu ahal izateko leihoz inguratua.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 83. orr.

Andre gaztearen ametsetan, denda moderno argitsu bat ageri zen, etxe dotoreetako aretoak bezain aberatsa, bere erakusleihoko beiren araztasuna kale zabal bateko espaloian erakusten zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.

Isilik zegoen, bekainak sabairantz jasorik, han goian jostari higitzen zen orban argitsu arrosakara bati begira.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 138. orr.

Ikusten da zenbateko estimazioa izan duen santa argitsu honek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

Andre gaztearen ametsetan, denda moderno argitsu bat ageri zen, etxe dotoreetako aretoak bezain aberatsa, bere erakusleihoko beiren araztasuna kale zabal bateko espaloian erakusten zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.

Korridore ilun estu batetik, balkoi beiraduna zuen egongela argitsu batera eraman ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Ikuskizuna bukatzeko orduan soinuaren eta pirotekniaren fusioa ikaragarria da, eta erritmo eroari jarraiki ikusleek ere parte hartzen dute, ikuskizunari amaiera argitsu, koloretsu eta zalapartatsua emanez.  Berria - Kultura   2004-03-24

Argitsua da jakinduria, itzalezina haren distira.  Elizen arteko biblia   Jkd 6,12

Errenazimentuak "garai argitsua" izan nahi zuela azaldu zigun, eta eguzkia hartu zuela ikurtzat, Galileok unibertsoaren erdian kokatu berria zuen astroa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

Frantzisko dohatsuaren Ordenan sartu zen eta asko aurreratu zuen grazia eta bertutearen bide argitsuan, argiaren egiazko seme bezala azalduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 864. orr.

Hipnotizatuta balego legez zihoan pasillo argitsuan barna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.

Hirurehun metro karratuko duplex argitsua, Gortariren gurasoen ezkon oparia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

Eskaileran musu ematen hasi zitzaidan, suharki, arnasestuka, eta berdin jarraitu zuen hall-ean ere, oso irekia eta argitsua den arren; geltoki batekoa bezalakoa, argitasun bortitz eta gordina baitu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

Zer eguzkia baino argitsuagorik?  Elizen arteko biblia   Si 17,31

Luminantzia, azkenik, objektu argitsuak azalera-unitate bakoitzeko duen argi-intentsitatea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Cassius Clayk, konbatea hasi orduko, erdi dantzan paseatu zuen Madison Square Garden ikaragarri hartako ring argitsua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 388. orr.

Leku polita zen, argitsua, itsasoari eta haize guztiei irekia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 258. orr.

Korridore argitsuetan barrena, altzari ingeles eta frantsesak nabaritzen ziren nonahi, brontzezko eskultura klasikoak eta berriagoak ere bai, material ezberdinez egindakoak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 133. orr.

Han behean zegoen metropoli modernoaren bihotz nekagabea, neonezko arteria argitsuek zeharkatua: bankuak, museoak, pizzeriak, megadendak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 98. orr.

Gogoaren izu eta ilunpeok ezabatu behar dituzte, beraz, ez eguzkiaren izpiek ez egunaren gezi argitsuek, naturaren behaketak eta zientziak baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.

Ona etxea egokiro egituratua, erosoa eta argitsua; onak abereak beren gorputz bizidunekin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 300. orr.

Jainkoak eta gizakiek maitatua zena zeruko egoitza txit argitsuetan hartua izan da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Egun-argia bera ere argitsuegi zitzaion, distiratsuegi; argi motelduagoetan hobeto ikusten zuela ohartzen zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 139. orr.

Izarretatik hartutako antzekotasunak hau irakasten digu: gorputzen arteko ezberdintasunak erreparatzean oker jokatuko zenuke, batzuk besteak baino argitsuagoak direla erreparatzean, ilunenak ezabatzen saiatuko bazina, edota argitsuenen parean jartzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 161. orr.

Adinean sartua izanagatik ere, azal fineko aurpegi argitsua zuen emakumeak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.

· Jolas-gelako ateak kristal zehar-argitsuak ditu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

2 (adizlagun gisa)

Goi-goikoaren santutegi gainean dirdir dagien eguzkia eta distirazko hodeitan argitsu agertzen den ortzadarra bezala.  Elizen arteko biblia   Si 50,7

Gorputzaren gainerakoa, bai jatorriz eta bai gaixotasunaren eraginez beltzaran zena, zuri-argitsu agertzen zen orain, gorputz aintzatsuaren jantzi ederra irudikatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 833. orr.

Eguzkiak jotzen zuen, bero eta argitsu, eta dorreek eta etxeek itzal luze eta garbiak hedatzen zituzten mendebalderantz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.

Oskarbi zegoen, ilargia goian ezin argitsuago, ipurtargi jigant bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.

Ravelen La Valse ederra eta dekadentea ondo eman zuten, argitsu.  Berria - Kultura   2004-08-31

3 izar aldakor urdin argitsu (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Izar aldakor urdin argitsuak, S doradus izar aldakor bezala ere ezagunak, ezagutzen diren izarrik argitsuenak dira, zeinen artean dauden unibertsoko izarrik masiboenetako batzuk. ETC-entziklopedia   Izar aldakor urdin argitsu, Wikipedia

Eta Carinae izar aldakor urdin argitsu hipermasibo bat da, Carina konstelazioan dagoena. ETC-entziklopedia   Eta Carinae, Wikipedia

Izar aldakor urdin argitsuak edo Wolf Rayet izarrak hipererraldoi bezala sailkatuta dauden masibo handi eta distiratsuenak dira. ETC-entziklopedia   Hipererraldoi, Wikipedia

4 izar erraldoi argitsu (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Izar erraldoi argitsu bat MKK sailkapenean II argitasun klaseko izar bat da. Izar hauen ezaugarriak izar erraldoi baten eta izar supererraldoi baten artekoak dira. ETC-entziklopedia   Erraldoi argitsu, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus