Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argiteria (ETCn 1.039 agerraldi, horietatik 544 azken sei urteetan) 1 iz toki bateko argien multzoa.

Argiteria jarri nahi dugu, espaloiak zabaldu, eta, azken batean, oinezkoari eta kaleko hiritarrari kalea seguruagoa eta bizigarriagoa egin.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Pozez txoratzen, kanpora ateratzen zen bere argiteriari begiratu bat ematera, eta niri ere deitzen zidan ikustera joateko, hamaika aldiz ikusia baneukan ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

Hiri eta herri gehienen argiteria zeharo desegokia da, kalekoargien kopuru, mota eta antolaketari dagokionez bereziki.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Horri laguntzeko, espaloiak zabaldu nahi ditugu, eta argiteria aproposa jarri.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Eguberriko argiteria barregarri hari beha gelditu nintzen arnasa hartzen nuelarik gangiltzarraren posizio-argi berdearen pean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.

Sararen aurpegia bare dago, lasai, argiteria publikoa iristen ez den txoko honetako itzalak apur bat urtzen dituen ilargi urri baten argitasunak ukitua, deserosotasuna bere baitan baizik ez dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 356. orr.

Hiriko argiteria publikoa inauguratzen da.  Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

2 argiteria publiko

Baina ez, Maria Sararen aurpegia bare dago, lasai, argiteria publikoa iristen ez den txoko honetako itzalak apur bat urtzen dituen ilargi urri baten argitasunak ukitua, deserosotasuna bere baitan baizik ez dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 356. orr.

Hiriko argiteria publikoa inauguratzen da.  Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus