Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburu bat ere argitarazi zuen 1982an "Mattin nere gizona" tituluarekin. Herria 2005-03-17
Erran nion egun batez, Angel Ainciburu luzaidar adiskideari, Euskal Irratietan zabaltzen dituen emankizun interesgarriek idaztea eta argitaraztea merezi luketela Maiatz-ek Bretainian eta beste hizkuntz guttituetako lurraldeetan zabalduko du liburua eta ELEBI sail hortan Antton Luku-ren testu baten argitaraztea asmo du. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 7. orr.
Hilabeterik ez zuen iragaiten berak argitarazten zituen manifestu sutsu bat helarazi gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 127. orr.
Hunek gero eta gehiago argitarazten dauku herri hau lan postuz husten ari dela eta emeki bainan segurki logela bilakatzen ari zaukula. Herria 2004-05-20
Lizardi hil eta handik hogei urtera argitararazi zuen egilearen adiskide Antonio Maria Labaienek, Egan aldizkarian, 1953an. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 141. orr.
Napoleoni dagokionez, benetan hark idatzi zuen, edo bere izenpean argitararazi zuen, Julio Zesarren bizitza. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.
Garai hartan liburu bat ere idazten ari zen: ez zegoen inola ulertzerik nondik ateratzen zuen idazteko denbora, baina idazten zuen, une jakin batean argitararazi egin baitzuen, beste batzuei probak zuzen zitzaten eskatutakoan, berak ez zekielako zuzenketan: haien gainean hilabeteak pasaturik ere ez zituen ikusten akatsak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 254. orr.
Ez ahantz Nafarroako erregina legitimoa protestantea zela eta euskarazko propaganda bultzatzen zuela, 1571n Leizarragaren Testamentu Berria argitararaziz demostratuko zuen bezala. Berria - Kultura 2004-04-09