Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argitaratzaile 1 iz argitaratze lanez arduratzen den pertsona edo enpresa.

Handi George Sylvester Viereck (1884-1962), nobelagile, entseiulari eta argitaratzailea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 292. orr.

Gutxi ziren: bera, argitaratzailea, biltegizain bat eta emakume daktilografo bat, Coppa andereñoa zeritzana.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.

"Harreman arriskutsuak" beraz militar etsi eta gogaitu baten obra handinahia da, 1782an argitaratua, Durand argitaratzailearen etxean, lau liburukitan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.

Argitaratzailea, kooedizioa: Aise liburuak, Alberdania, Elkar, Erein, Elhuyar, Pamiela, Susa, Ttarttalo, Txalaparta.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Aleman errabinoaren sermoiaren ondoren, beste gorazarre bat izan zen, New Yorkeko hebrear aldizkari baten argitaratzaileak egina.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Baina ez, Groenlandiako lezioa zen, Leik Eriksonen ahotsa zen, eta, hitzaldiaren argitaratzaileak zuzen jokatzera, han ez zen ezer falta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 41. orr.

Erabateko zuhurtziarekin jokatuz, itzulpen honen argitaratzaileak "Harleian manuscript, 2767" izeneko iturria aukeratu du, inondik ere VIII. mendekoa izango den obra, Frank Grangerrek ezagutzen ziren guztien arteko zaharrenekotzat hartzen zuena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Zabala berriz ere holako lan haundiaren argitaratzailea.  Herria   2001-03-01

Yiddishezko aldizkari bat argitaratzeko asmoa zuela-eta, ezagutu genuen elkar; ni bere argitaratzailea izatea nahi zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 91. orr.

Argitaratzailea gazte musugorri lotsati bat zen, lotsaz maiz gorritzen zena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.

Gutunaren argitaratzaileek uste dute testuko bost akatsa dela, eta ehun eta berrogeita hamar izan behar duela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.

1987ko urrian eman zuten BBCko programa, eta jakin-min eta zalaparta galanta sortu zituen: gutun-uholde bat iritsi zen Stephenen marrazkiak non ikus zitezkeen galdezka, eta kontratuak eskaintzen hasi ziren argitaratzaileak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Argitaratzaileek agindu oso zorrotzak jaso dituzte agintarien aldetik -esan omen zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 144. orr.

Azken aldian prentsarako artikuluak idazten zituen, baina argitaratzaileek, aho batez, atzera botatzen zizkioten eskuizkribu guztiak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.

Bai argitaratzaileak bai inprimatzaileak uko egiten zioten liburua bere horretan argitaratzeari, hitz zatarrak eta aipu desegokiak zeudela eta auzitara eraman zitzaketela argudiaturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 7. orr.

Hetzelek eskuizkribua irakurri, eta harreman ezin oparoagoa abiatu zen idazlearen eta argitaratzailearen artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Argitaratzaileak: Elkar, Labayru Ikastegia, Arantzazu Edizio Frantziskotarrak.  Berria - Kultura   2006-02-28

Egia erran, ez zaiku guri hitz hori hain pollit, bainan Sony disketxea du argitaratzailea, eta Euskal Herritik kanpo hedatzeko, hitz komertzial egokia liteke!! Kazetaren argitaratzailea Impresores Vasco-Navarros SA izan da.· Europako argitaratzaile berriek ere ez liekete helduko honelako proiektuei.  Herria   2005-07-14

Galde egin diot neure buruari argitaratzaile estatubatuar batek halako proiektu bati helduko liokeen, eta ezetz erantzun dut.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 7. orr.

Esate baterako, gezurrezko argitaratzaileen oharrak, egunerokoaren erabilera, hizkera mistikoa tarteka, heroiaren jitea, exotismo dosiren bat, suspensea...  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 15. orr.

Sartreren testua aipamen kultural anitzez horniturik dago, batzuetan irakurleen adostasuna bilatzen dutenak.· Argitaratzaile buru eta gehiago ere izendatuko nuke.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 15. orr.

2 (izenondo gisa)

Inpresores Vasconavarros enpresa argitaratzaileak atzo jakinarazi zuenez, egunkariak kiebra jo duelako itxi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Egunkaria-ren ixtea eta enpresa argitaratzailearen jardueren etetea beste lau hilabeterako luzatzea erabaki du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zenbakia argitaratzailea (11)

argitaratzailearen oharra (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus