Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argitaratu (ETCn 94.131 agerraldi), argitara(tu), argitarazten du 1 ad argitara eman, eskuarki liburu edo bestelako izkriburen bat inprentaren bidez; ageriko egin. ik publikatu; argira atera; argitara atera; argitara ekarri; argitara eman.

ez dut jakin nahi zein egunkari irakurtzen duzuen eta non argitaratzen dituzuen zuen amonaren eskelak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 14. orr.

Shanti Andia protagonista duen Pio Barojaren liburua Yon Etxaidek itzuli eta 1959an argitaratu zuen Itxaropenak, Itxasoa laño dago izenarekin.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 6. orr.

Euskaldunekiko mirespen handia erakusteaz gain, 36ko gerraren kronika hurbil eta gordina egin zuen, eta Hego Euskal Herria faxisten menpe geratu zenean Ingalaterrara itzuli eta liburu hori argitaratu zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 29. orr.

Ez du argitaratu nahi.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 21. orr.

-Hau atzo argitaratu zuten Los Angeles Times-en.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.

Ez dakit zer argitaratuko zuten Espainian, zeren eta hemengo hau askatasunaren aldeko fedearen garaipena baita, ez bakarrik han gorritzat har daitezkeen ideia batzuena.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 60. orr.

Urte hartan bertan argitaratuko du Crime de village ipuin bilduma, aitari eskainia.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 7. orr.

Ikasketak amaituta, Londresa joan zen, arte eta literatur munduan bere burua ezagutaraztera, eta berehala argitaratu zuen bere lehen poema-bilduma: Poems (1881).  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

Demagun euskaltzaletasuna: liburua argitaratu zen garaiko (1925) euskaltasun aberkoia eta Europako mugimendu nazionalistak ditu iturri.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.

Oraindik ere 1970. urtean, hau da, bonbardaketa gertatu eta 32 urte geroago, bere burua zuritzeko liburu bat argitaratu zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 22. orr.

Liburu bat argitaratzen duenean, idazlea urduri geratzen da; espektatiba handiak zabaltzen dira bere aurrean, eta oso kontuz tratatu beharreko animalia bihurtzen da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 50. orr.

Harentzat izango zen azkenean, une hartantxe erredakzioko zuzendariordeak jakinarazten zion bezala, hurrengo igandeko gehigarrian "Gure jubilatuen mintzoa" izeneko atalean argitaratuko zuten elkarrizketaren pertsonaia.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 5. orr.

Luze eta zabal argitaratu zuten kontakizuna, Sheila heroi bihurtuz; eta ezin naiz kexatu nitaz esan zutenaz, salbu eta nahiago nukeela ni batere aipatu ez banindute.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 145. orr.

Eta txostena argitaratuko balitz, ezta poliziak ere, jakina.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 233. orr.

Oztoporik gabe argitaratutako liburu hura ikusita, pentsatu nuen errespetua lortzen hasiak ginela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.

Garai horretan Tenohira no xôsetsu idazten hasi zen: Esku-ahur batean bil daitezkeen kontakizun laburrak (1921etik 1964 arte argitaratu zituen aldizkarietan).  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.

Hiru liburu argitaratu ditik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 99. orr.

Durduzaz eta dardaraz bataiatu dut hitzaurre hau, izena liburu batetik hartuta (Nathalie Nothomb frantsesarena, Joxan Elosegik euskaratua eta Igelak argitaratua).  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 9. orr.

Esaldi horretan laburbiltzen zen Frantzisko Montoiaren teoria, eta sagarzalea zela frogatzen zuten hor-hemen bere diruz argitaratutako poemek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Komunikazioaren gakoez eta ahalmenaz dozenaka testuliburu, ehunka gidaliburu eta milaka artikulu argitaratu dira azken hamarkadotan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 13. orr.

Iragan abendukoak ziren argazkiak eta, hara apirilean Gudarin argitaraturik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 66. orr.

Geroztik, ia urtero argitaratu zuen eleberriren bat, eta horien artean Wohin rollst du, Äpfelchen (1928, Nora zoaz, sagartxo?) delakoak ekarri zion arrakasta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 7. orr.

Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ez eta ezkutuan ere jakingo eta argitaratuko ez denik.  Elizen arteko biblia   Lk 8,17

-Argazkia ikusi nahi baduzu, bilatuko dizut argitaratu genueneko alea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 20. orr.

Frantziako argitaletxe on baten jabe ei zen, aita zenak esaten zigunez, eta izkribuak zuzenean irakurtzea gustatzen ei zitzaion, argitaratu aurretik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 246. orr.

Haur eta etxekoandre izatearen zure historia idatzi behar zenuke, egunkari batean argitaratzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 74. orr.

Oharra: Liburu honen prestaketarako, oso baliagarri izan ditugu Jose Antonio Guerraren ardurapean argitaratutako bi liburu: San Francisco de Asís.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Gogoan dut nola, Leitzako errege erreginak alimaleko alorlana argitaratu berri zuela eta, zoriontzera joan nintzaionean, idazleak, xalo-xalo, "bizi naizen herria ezagutu nahi nian" esan zidan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Xehetasun gehiagotarako, ikusi nire lan argitaratuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 161. orr.

Genero berriak (Zirika edo Zirikadeak saileko glosak eta Izpar Urtenenak saileko berriak), liburu argitaratu berrien edo kultura ekoizpenen berri eta iritzi gehiago, orobat Lauaxetaren oharrak Euzkadi egunkariko euskal idazleei.  Berria - Kultura   2006-01-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus