Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adarrarte iz adarren azpiko gunea.
Hala ere, hango adarrarte sarriari esker, esku biak adar lodi bati eutsita baino ez zen geratu, gainerakoa zintzilik, udazkenaren zain dagoen hosto bat bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 158. orr.
Udareondo baten adarrartean ageri zen oraintxe, baratzeraino iritsiak baitziren. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 29. orr.