Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argitaragabe 1 izond argitaratu ez dena.

Doktoradutza Tesi argitaragabea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 220. orr.

Pio Barojaren azken eleberria da, orain arte ezezaguna eta argitaragabea: Miserias de la gerra (Gerrako miseriak).  Berria - Kultura   2006-03-31

Gero, Artikulu argitaragabeak izeneko artxiboan gorde du. Gandiagaren poema argitaragabeak liburuaren ale bat oparitu zion Sorsek EAEko lehendakariari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 112. orr.

Iñaki Goikoetxearen lan argitaragabe bi aurkitu dituzte.  Berria - Kultura   2004-07-01

Brechten idazlan argitaragabe batzuk agertu dira Zurichen.  Berria - Kultura   2004-08-24

Hogei urte lehenago idatzitako testu argitaragabe bat zeukan eskuetan, bere garaian Euzko Gogoa-k atzera bota ziona.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 73. orr.

Eusko Jaurlaritzaren inkesta baino lehenagotik ere CISeko inkesta argitaragabe batek diputatu izateko aukera aurreikusten ziola bazekien Sarasuak, eta, inkestak inkesta, sinesten hasi da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Nire sermoi argitaragabeetako lauetan zeharo gezurtatu ditudan anabaptisten heresien kutsua hartzen diet zure hitzoi.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 155. orr.

Bestalde, orain arteko guztiak ez bezala, lan hau guztiz argitaragabea izan da gaur arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.

Beste hainbat testu ere aurkitu dituzte, eta ikertzen hasi dira, 6.700 poemaren artean, argitaratuak edo argitaragabeak diren.  Berria - Kultura   2004-02-03

2 (adizlagun gisa)

Erregezale porrokatua, Grandezas de España izeneko lan historikoen bilduma itzela utzi zuen argitaragabe.  Berria - Kultura   2004-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

poema argitaragabeak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus