Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argipen 1 iz argitzea; azalpena.

Enekin egon zinen artean, behin ere ez nizun ukatu bertset baten edo gure doktoreen testu interesgarriren baten argipena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

Zuzenketa gehienek ez dute Jaurlaritzaren egitasmoaren edukian aldaketa nabarmenik eragiten, artikuluen zehaztapen, argipen edo azalpen hutsak direlako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

EILAS, ELA eta LAB sindikatuek argipenak eskatu zizkioten atzo Anjeles Iztuetari.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Beraz, gure argipenak soilik bihurtzen du ulergarria Geometriaren ahalgarritasuna, hau apriorizko ezagutza sintetikoa den aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.

Horregatik, apriorizko adigaiak objektuei lotu ahal izateko eraren argipenari beren dedukzio transzendentala deitzen diot.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

Adimen hutsaren oinarri-esakune batetik abiatuta erakutsi nahi dut gure hautemapenen izaerak halako argipena ahalbidetzen duela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 102. orr.

Azken buruan, planteaturiko arazoek ikerketaren jomuga zientzia-ezagutzaren argipenera baino gehiago zientzia-praktika errealaren azterketara bideratzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Maitasun kontzeptuaren argipenetik gizakira jo behar da, bizidunarengana.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 25. orr.

PSEk behin baino gehiagotan diru horren inguruko azalpenak eskatu dituela nabarmendu zuen, eta inoiz ez zaiola behar bezalako argipenik eman.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Gauza arrunt eta hutsalek ez dute argipenik behar.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ezagutza horiek adigai horren argipen-era jakin baten aurresuposiziopean baino ez izatea ahalgarriak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.

Beraz, materialismoa alferrikakoa baldin bada nire izatearen argipen-era gisa, orduan espiritualismoa ere horretarako askieza da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.

Ondorioei dagokienez, argipen-oinarriaren osotasuna dira hipotesian onartutakora bidaltzen gaituztenak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argipen era (3)

agerpenen argipenean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus