Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hura bezalako itsasontzi baten makina-aretoak lantegi ongi antolatu baten neurria dauka, batez ere diesel-motor handientzako egokitua, gehi argindar, ur-berokuntza eta aireztapen-instalazioak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.
Euskadin kontsumitzen den argindarra edo elektrizitatea tokian berean ekoizten entseatzea da euskal gobernuaren xedea. Herria 2005-11-03
Saharaz behera, Afrika osoak Poloniak baino errepide gutxiago ditu; biztanleriaren %20ak baino gutxiago du argindarra eta Tokio hiriaren metropoli-aldean Afrika osoan baino telefono linea gehiago daude. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.
Campeche, dena den, hiria da oraindik, giza kolonia bat, bizarra kentzeko argindarra behintzat baduena, baita telefonoa ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.
Palenquek badu diesel-motor bat, argindarra ematen duena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.
Argindarra ekoizten duten konpainiek Europako Batasunetik milaka milioi euro jasoko dituzte "opari". Berria - Gaiak 2006-05-02
Gobernu asko hausnarketa egiten ari dira egun argindarra sortzeko egitasmoen inguruan. Berria - Harian 2006-04-26
Argindarra sortzen ari zaigun dinamoa aurkitu behar genuke. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 101. orr.
Gauez ezin izaten zuen idatzi, naziek argindarra kentzen zuten ilunabarrero uharte guztian. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 66. orr.
Bizkaiko herriko biztanleak haserre daude Iberdrolarekin, eta argindarra askotan eteten dela nabarmendu dute. Berria - Harian 2006-02-01
Hiriburuko kaleak hutsik zeuden, eta argindarra eten egin zuten. Berria - Mundua 2004-08-14
Telefonoa eta argindarra, dena egon zela etenik bizpahiru orduz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.
Baserri bakanak ageri dira argindarraren burdinazko dorre itsusien ondoan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 16. orr.
Haize ufada indartsuek argindarraren sarean klate larriak egin zituzten eta, ondorioz,gutxienez 50.000 bizilagun argindarrik gabe geratu ziren atzo. Berria - Mundua 2006-03-21
Gero, herri galduetara ere aurrerapena iristen hasi zenean ura eta argindarra eraman zituzten etxeetara. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.
Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzen den argindarraren herena sortzen dugu urtean Garoñan. Berria - Harian 2005-07-20
Kristalak jarri zituzten, ura sartu, argindarraren instalazioa berritu, hormak margotu eta altzari berriak sartu. Pako Aristi «Note book», 2005 - 47. orr.
Etxeak harripean gelditu ziren, bideak hondatuta, dendak eta ospitaleak gehienak hankaz gora, telefonorik gabe, uraren eta argindarraren sarea hondatua. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 100. orr.
Jainkoak egin omen zituen eguna eta gaua, argia eta iluna; hemen, berriz, argindarraren giltzari eragiten dion esku guztiahaldunak bereizten ditu jolasaren eta atsedenaren munduak, argi-itzaltze horrexek markatzen baitu haurren loaren hastapena. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 123. orr.
Nonbait, berdin zitzaion butano banatzailearekin edo argindarraren gastua neurtzera zetorrenarekin oheratzea. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 67. orr.
Argindarraren bi handikien arteko borroka zegoen honen atzean: Thomas A. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.
1835ean argindarrezko telegrafoa asmatu zuen, eta handik 3 urte, bere izena gorde duen alfabetoaren kodigoa. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.
Zer gertatzen da? Oraindik ere ez duzue argindarrik? Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.
Argindarrik ez zenean, mundua samurragoa zen, eta deskantsatuagoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.
Han argindarrik ez geneukanez, gaueko argikuntza oro gasezko argiz egiten zen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 122. orr.
Ez zuen argindarrik, petrolio-lanparak baizik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 19. orr.
Gaueko bederatzi t'erdietan joan zen argia eta 25 orduz egon zen hiria argindarrik gabe. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 151. orr.
Orain gogoratzen naiz, gainera, Itsasondon Murumendiko puntaren azpian mendian galdutako azken auzoa dela Lizardi, argindarrik ere iristen ez zen bazter erdi ahaztu bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 145. orr.
Argindarrik eta komunik gabeko etxeak, zalgurdiak, freskerak, edota harraskak izatetik, XX. mendearen erdi aldera, berriz, hozkailuak, autoak, telebista, ontzi eta arropa-garbigailuak, eta abar izatera aldaketa handia gertatu baitzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.
Argindar instalazio zahar asko dagoelako edo ez dakit zergatik, baina suteak ugari dira. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 138. orr.
Kanpoko argindar sorgailuak huts eginez gero, [...]. Berria - Harian 2006-04-26
Azpiegituren zaintza egokiak saihestu egingo luke zuhaitzak eta bestelako objektuak kableen gainera erori eta argindar zerbitzua etetea. Berria - Euskal Herria 2006-01-31
Eskualdeko argindar hornikuntza zentral nagusiaren ondoan erori ziren koheteak. Berria - Mundua 2006-04-05
Ur eta argindar hornikuntzarako azpiegiturak txikituak dira, dozenaka etxe erabat suntsituak edo andeatuak. Berria - Mundua 2004-05-25
Mugurdiondo bakarra ezagutzen zuten Orotzen, Papelerako argindar-zentralaren ondoan hazten zena. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 56. orr.
Horrez gain, neurriak hartzeko eskatu dio enpresari: alde batetik, argindar linearen babes eremua garbitzeko, "horrelako gorabeherarik berriro gerta ez dadin". Berria - Harian 2006-02-01
Langile hauek Irakeko argindar sarea berriz ostazeko lanetan jarduten zuten gehienik, baina hauetatik bi bahitu eta hil egin ondoren, enpresa errusiarrek alde egin zuten Iraketik, iragan maiatzean. Berria - Mundua 2004-07-25
Ez dago argindar haririk atezaina inongo auto gidarirekin lotzen duenik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 103. orr.
Hiriko argindar kableetan eta semaforo altuetan, nekez harrapa daitezkeen lekuetan, zapata nahiz kirol-oinetako pareak ikusten dira nonahi zintzilik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.
Zubi hautsiak; iturri agortuak; argindar-kablerik gabeko alferrikako zutoinak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.
Elurtearen ondorioz zuhaitzak eta adarrak erori ziren argindar kableen gainera. Berria - Euskal Herria 2006-01-31
Kanpoan bizi izaten zen gure osaba batek abisatu zigun behin, egun seinalatu batean etorriko zela gure etxera eta irratia ekarriko zuela, eta guk, ordurako, kobrezko hari bat jarrita edukitzeko gure etxearen gainaldean zegoen argindar postera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.
Beste leku askotan ere berdintsu: joan den mendean itxi ziren BATAN fabrikak, gero errota edo argindar iturri bihurtu ziren. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 151. orr.
Kontua da nire ohepean zegoela argindar-hartunea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 217. orr.
Edisonek bere aurkariaren argindar sistema hobesten zuen exekuzioetarako, korronte alternoa heriotzarekin lotuz gero, etxe erabilerarako arriskutsuegitzat jo eta bere korronte zuzena hobetsi eta orokortuko zelakoan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.
Makina batek argindar sistemako katenaria jo eta kaltetu zuenean. Berria - Euskal Herria 2004-01-21
Argindar ekoizgune bat eta eraikin hau gerizatzen zuten bederatzi zaindari hil zituzten. Berria - Mundua 2006-03-04
Bai Irungo argindar dorrea, bai Bujaruelokoa, Red Electrica Española enpresarenak dira biak. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Industria Sailaren irudiko, argindar enpresak ez du bete goi tentsioko sare elektrikoen araudia. Berria - Euskal Herria 2006-02-28
Iberdueroren aurka idatziriko testu bitxi bat, bere lantegian sare trifasikoa jartzen amaitzen ez zuelako argindar enpresa gaitzetsiz. Berria - Kultura 2004-01-08
Parisko gobernuak udaberrian baiezkoa eman ondoren, "hirugarren belaunaldi" nuklearraren aldeko apustua baieztatu zuen asteazkenean EDF argindar konpainiak. Berria - Gaiak 2004-10-24
Argindar eskasia dela eta, hainbat enpresa itxi behar izan dituzte Kuban. Berria - Mundua 2004-10-15
argindar barik (4); argindar dorre batean (4); argindar enpresa (9); argindar enpresak (16); argindar enpresaren (7); argindar enpresei (3); argindar enpresek (3); argindar eta gas (6); argindar etena (4); argindar hornikuntza (3); argindar hornikuntzan (3); argindar kable (3); argindar konpainia (6); argindar konpainiak (9); argindar sarea (3); argindar sistemako (3); argindar taldeak (3); bi argindar dorretan (3); da argindar (3); dago argindar (3); du argindar (3); duen argindar (3); edf argindar (5); endesa argindar (3); frantziako argindar (5); gas eta argindar (3); milioi kilowatt argindar (4); zuen argindar (3)
argindarra behar (3); argindarra ekoizteko (5); argindarra ere (3); argindarra moztu (8); argindarra sortuko (3); da argindarra (3); du argindarra (3); edo argindarra (3); nuklearra argindarra (3); ura eta argindarra (6); zen argindarra (3)
kontsumitzen den argindarraren (5)
argindarrik ez (7); argindarrik gabe egon (4); argindarrik gabe geratu (8); argindarrik gabe utzi (10); argindarrik gabeko (3); etxe argindarrik gabe (6); etxetan argindarrik gabe (3); ez argindarrik (3); inguru argindarrik gabe (3); zeuden argindarrik gabe (3)