Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adarño 1 iz adkor adartxoa.

Urkiaren adarñoak nekez gogortzen eta tentetzen dira, zumel irauten dute: sahatsarekin eta basa-lizarrarekin batera, jainkoentzako zeremonietan estimatuak izaten ziren adar-abarrok.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Altzaren adarño berriaren makilatxoarekin txilibituak egitean, Branen burua zebilen kantuan, Bran altzaren arima txistuka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.

Lizar-makila zarbatan lekak zutik eusteko, eta adarño-abarrok beren ostroekin, ganaduentzat ondu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Sahats adarño edo makila bat lur umel samarrean sartzea nahikoa, zuztarrak agudo bota eta itsasteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

2 irud/hed

Auzi horren karietarat, jakinen ote da halere egia? Gisa guziz, beste auzi batzu egundainokotan jitekoak dira ondotik, aldi huntan ez baita saltsa guziaren adarño bat baizik aztertzen.  Herria   2001-01-25

Esaerak esaera, nahiz eta bakoitzak Kandelario sasoiaren inguruan adarño bitxiren bat ipintzen duen -Iparraldeko beste honek bezala: Kanderailu, sasoinaren berrigailu!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus