Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arginabar iz eguzkia irten baino lehen edo sartu ondoren gertatzen den argitasuna.

Arginabarra beherantz zetorren astiro-astiro, izarrez piztutako hosto bat bezala.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 37. orr.

Arratseko arginabarra hasiko zen bere errauts geldoa etxeen artean bahetzen, teilatuegalak ezkutatuz, teilatuak ezabatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.

Biharamuneko arginabarrarekin Ontziolako horma letra gorri handiz pintatuta agertu zen:[...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 73. orr.

Argindarraren fakturaren kalkulua eginda ordaintzea egokitzen zaidana: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 119. orr.

Bigarren arginabarraren hasiera aldera, bere goardako aingeruak tarteko irtenbide bat iradoki zion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.

Oinutsik, panazko galtza beltzak, alkandora zulatua, begi makalduak zabal zabalik, ura eta odola zeriola arginabarrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus