Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argiki oroitzen naiz Paul Emile Victor-ek Iparrean filmatu zituen Inuit-ez egin erreportajeez, edo Aroun Tazieff bulkanologoak munduko sumendi handiez egindakoaz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.
Argiki entzun da haren bizkarrezurra jotzean fusil baten kirtenak sortu hotsa. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 63. orr.
Alta izaki misteriotsua ez zegoen nigandik hain urrun, hitz egin zuenean, argiki entzun nuelako: [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 161. orr.
Nonahi ari ziren kantari, baina asko zorroztu behar zen begirada txori haietakoren bati argiki antzemateko. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 113. orr.
Aulki, mahai eta ohantzeen higitzeak eragin zalaparta jabaldu delarik, Polleten soinua argiki aditu da barne osoan. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 73. orr.
Horretarako, hegazkinaren leihoa altxatu behar zuen, nahiz eta aipatu 'hôtesse' horrek jadanik argiki debekatu zion. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 47. orr.
Hemen, objektua bere baitan zein bere hartuemanetan begiespenari aurkeztu egin ahal eta behar dio edo, gutxienez, antzeko begiespen jakinetan argiki eta nabarmenki eman daitezkeen irudien adigaietan. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.
Argiki ihardets iezadazu: zerk edo nork debekatzen dizu osoki euskaraz bizitzetik? laneko gatazka arin horrek, salatzen eta jasaten nuen bazterketaren hobenduna neroni nintzela argiki frogatzen zidan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 135. orr.
Baina, handik laster, Tzarkoren lan sakon eta bikainari esker, baseko abertzaleak ikasi zuen gauzak argiki bereizten: [...]. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 23. orr.
Askatzaileek zuen populuaren barnean eta zuen lurraldetik kanpo barreiatzen duten terrore latzari eguneroko zereginez ihardetsiko zaio, jakin arren zehazki eta argiki eguneroko zeregin horiek muga hertsiak eta ahulak dituztela. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 144. orr.
Gabriel Aresti salbatzea enpresa zailagoa iruditzen zitzaion, XXI . mendeko medikuntza-aurrerapenek haren sendaketa teknikoki posible egiten bazuten ere: metodo argiki anakronikoak erabili beharko zituzkeen, hari solte gehiegi uzten zituzten horietakoak. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 83. orr.
argiki adierazi (6); argiki aipatzen (3); argiki azaldu (3); argiki erakusten du (7); argiki erakutsi (3); argiki erran (9); borondatea argiki adierazten (4); den argiki (3); ere argiki (3)