Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizkuntza alemanak "esposizioa", "esplikazioa", "deklarazioa" eta "definizioa" adierazpenetarako hitz bakarra dauka: "argiketa" (Erklärung), eta horregatik eskakizunaren zorroztasuna pixka bat leundu behar dugu, zeren guk, hain zuzen, argiketa filosofikoei definizioaren izen ohoretsua ukatzen baikenien, eta ohar oso hau honetara zedarriztatu nahi dugu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.
Argiketaz (expositio), ordea, zera ulertzen dut: adigai bati dagokionaren errepresentazio nabaria (xehea ez izan arren); argiketa hau metafisikoa da adigaia a priori emana bezala aurkezten duena barnebiltzen badu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.
Arrazoimen hutsaren oinarri-esakune kritikoen onura positiboari buruzko argiketa hau bera Jainkoaren eta gure arimaren izaera bakunaren adigaiei begira ere erakuts daiteke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.
Ageriko zen dena, ezkutuko bihurtu zen; galdeketak, argiketak, frogaketak, aurrez aurrekoak, alderdi publikoaren konklusioak; eta horixe da egungo jardunbidea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 234. orr.
Erabil daitezke bai gauzen ahalgarritasunaren argiketarako sentsuen munduan, baina ez mundu-osokiaren ahalgarritasunaren argiketan. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 237. orr.
Denboraren adigaiaren argiketa metafisikoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 46. orr.
Oraingoz, argiketa zorrotz hori utziko dugu, lehenago hau kontsideratzeko: alde batera jotzera behartuak baginateke, ea zein aldetara joko genukeen hoberen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 183. orr.
Hain heterogeneoak ere ez diren beste zientzia guztietan ez dago argiketa berezi baten beharrik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 91. orr.
Argiketa transzendentalaz beste ezagutza sintetikoen ahalgarritasuna a priori aditzea ahalbidetzen duen adigai baten argipena ulertzen dut, adigai hau oinarri-esakune bat den heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.
Arrazoimen hutsaren paralogismoetako itxura transzendental nahiz berezkoaren argiketa nabari eta orokor baten eta, era berean, sistematikoa den eta kategorien taulari paraleloki darion antolamenduaren legeztapenaren zordun gara oraindik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.
Askatasun transzendentalari buruzko galdekizunak jakintza espekulatiboa baino ez du ukitzen, eta guk axolagabe gisa alde batera bazter dezakegu arlo praktikoaz ari garenean, eta honi buruzko argiketa gogobetegarria arrazoimen hutsaren antinomian aurki daiteke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 271. orr.
Volksgeist kontzeptuaren argiketa saio berri bat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 86. orr.
Horrez gain arrazoimenaren azterketa subjektu honetako argiketa-oinarriak, ahal den heinean, printzipio bakar batean biltzera zuzentzen da Zilegi izan daiteke onargarritasun gorena duen zerizanaren izatea ondorio ahalgarri ororen kausa gisa onartzea, honela arrazoimenari berak bilatzen duen argiketa-oinarrien batasuna erraztearren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 238. orr.
Horrek ez du oztopatuko agerpenean duten kausatik abiatuta konplituki argituak ahal izatea izadiaren legeen arabera, beren izaera enpiriko soilari argiketa-oinarri goren gisa jarraitzen zaion heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.