Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
argigaitz iz argitzen gaitza, ia argiezina.
Naturaren eta izpirituaren arteko lotura proiektuan baietsi hori, Ortega-rentzat ukaezina, hala ere argigaitza da, haren zer-nolakoa ximenki doitzeko orduan: [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 221. orr.
Horregatik idazten dut agian, nabigatze hutsagatik, idazteagatik beragatik soilik, pultsio eta oldar argigaitz batengatik, katuak jolasean arratoia itotzen duenean elikatzeaz gaineko beste zeregin larriago baten bultzadagatik egiten duen bezalaxe. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 10. orr.