Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurreko leku guztiak badaude Aleph-ean, hantxe egongo dira argi guztiak, argigailu guztiak, argi-iturri guztiak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.
Urte ondarreko besta karietarat ezarriak dira hauek eta urtetik urterat beti aberastuz doatzin argigailuak. Herria 2002-12-19
Beti izaten zen kantu parte-hartzaileren bat, argigailuaren, berbenaren, lore jokoen, kabalgataren, karrozaren, mozorroaren, danborraden, zezenen -egiazkoen eta suzkoen-, zaldiko-maldikoaren, zaldiketen, xedera jaurtitzearen, erraldoiaren eta buruhandiaren artean une jakin batean behar zenerako egokitzen zena. Askoren artean «Rataplan» - 19. orr.
Harekin batean ondoko bi abatetarik argigailu azkarrak pixturik argitu zituzten apaleko inguruak; erran gabe doa lurrean etzan ginela argiek zoko moko guziak miatzen zituztela. Herria 2004-02-05