Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
argigabe 1 izond argirik ez duena.
Upaginen karrika argigabe narratsa, distira hutsa zitzaidan gau miresgarri hartan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 310. orr.
Zeren, zergatik deza-ke ilargiak eguzkiaren argia mozt eta bere buru gailena haren eta lurraren bitartean ezar, bere disko iluna izpi goriei jarkiz, aldi berean zeruan lerratzen den beste gorputz beti argigabe batek hori bera egin dezakeela ez pentsatzeko moduan? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.
2 (adizlagun gisa)
Besteek merezia zuten argigabe eta ilunpeen preso egotea, zure seme-alabak -itzaltzen ez den argia, zure legea, munduari eman behar ziotenak -preso eduki baitzituzten. Elizen arteko biblia Jkd 18,4