Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero apurka-apurka atzerantz okertzen eta alde argiduna pilotaren masatik apartatzen du; Babiloniako Kaldearren doktrinak astrologoen zientzia errefutatu nahi duen moduan, bakoitzak defendatzen duena ezinezkoa balitz edo azalpen bata zein bestea onartzeko arrazoi gutxiago balego bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.
Bertan izateak Noir bulebarraren lehendabiziko ehun metroak (Redoute bulebarretik Paradis karrikaraino) ernaldu ditu eta hamalau farola eta lau kafetegi, Rendez-vous des Cheminots eta beste hiru, elkarren aldamenean sorrarazi, egun osoan egonean egon ondotik gauean argitu eta lurrean errektangelu argidunak islatzen dituztenak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 59. orr.
Lagun batek, oporretan Turkia aldera joan zelarik, hango gau garden eta izar argidunak ikusita, harriturik zioen honuntza iritsitakoan, Grezian ez zela ilargirik ikusten, hemen ikusten den hau, han beste non edo han ibiliko zela nonbait. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 246. orr.
Gaur dakigunaren arabera, ikusmeneko unibertsoa atomo baten parte txiki bat izan liteke, ioiz osatua, animaliaren baten bizi isurkinetan (eter argiduna) flotatuz legokeena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.
Leiho zabala, berariaz iluna, zeinek erdian zeraman Miller garagardoaren anagrama, hodi argidunez egina eta taberna zabalik zenean beti piztuta egoten zena. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.
Atzera begira zeuden, Columbus Circle-ko kartel argidunen distirari so. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 230. orr.
Isilka-misilka, akuario baten kristal lodi batetik bezala, Ellenek bere igaroan aurpegiak, fruta-erakusleihoak, lekale-poteak eta oliba-pitxerrak ikusten zituen, bai eta lore gorriak loradenda batean, egunkariak eta errotulu argidunak ere. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.
Gero zutitu, nagiak atera, eta orduari begiratu zion ohe ondoko mahaitxoan zegoen iratzargailu argidunean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 10. orr.
Izenburuko bidaiari misteriotsuarekin denok egin beharreko ibilbidean hainbat lurralde zirraragarri zeharkatuko ditugu, hala nola haize gaineko pasabidea, bidaiariak maleta argidun bat eskuan duenekoa, edota bihotzik gabeko hiria, automatismoetan erabiltzen diren kartoi zulatuen proiekzioekin egina. Berria - Kultura 2004-11-18
Sarritan berba egiten zidan inguru hartaz, gogorarazten zizkidan zenbait txoko, plaza, kale, etxe, horien gainean egon ohi ziren iragarki ospetsuak, erakusleihoetako ohar argidunak, edo, bere hitzetan, "Budapesteko argiak". Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 145. orr.
Halako batean, begiak goratu eta Saint-Eustacheren erloju argiduna ikusi zuen, elizaren irudi grisarekin batera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.
Populurik ez baita izan orain arte munduan hain urdin delikatu eta argidunen egiteko gai izan denik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 65. orr.
-Konposizioaren prozesua da garrantzitsuena, Alberto -esaten zion Justo Badiolak diapositiba bat apartatu eta argidun mahaiaren gainean behatuz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 19. orr.
New York lainotua ilunabartzen ari zuen, kaleetako eta etxeetako argiak pizten zihoazen eta ordu erdi bat baino lehenago beste itxura bat hartuko zuen hiriak; bloke beltzak argidun zuloz, etxe-sailak zirenik ezkutatuz; autoen joana su artifizialak bezala. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 128. orr.
argidun mahai (3)