Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argibide 1 iz zerbaiten berri jakiteko edo zerbait ulertzeko azalpena.

Ada eta Mitxel izenek beren argibidea duten bezala, ez nuke jakingo esaten nondik etorri zitzaidan Danel.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 62. orr.

Josek esan zion: - Hona argibidea. Hiru saskiok hiru egun adierazten dute.  Elizen arteko biblia   Has 40,18

Eskerrak gaur, bazkalondoren, aitak argibidea eman didan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 87. orr.

Eta ez nuen ulertzen, eta ez nuen ulertu, harik eta amak -zeinak marmolez egina baitzirudien, bai gorputzez, azal zuri distiratsu hura zuelako, eta bai arimaz ere, zeren eta hotza eta urruna baitzen- bere argibideak eman zizkidan arte: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 57. orr.

Nork eman dio kontseilu eta argibide, nork irakatsi jokabide zuzena?  Elizen arteko biblia   Is 40,14

Bertzenaz, hura ez zen argibideak emateko une egokia; gau bat baizik ez bainuen nahi, on iruditu zitzaidan biharamunean onezkoak egin zitzaten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 212. orr.

Agintzen duenak ez du argibiderik ematen, obeditzen ikasi duenak ez du argibiderik eskatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Xehetasun eta argibide gehiago eskatu nizkion, lehendabiziko aldia baitzen halako aitormen bat egiten zidala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 26. orr.

Bitartean eta metaren orekari buruzko batere kezkarik gabe, liburutxo atera berriaren orri-pasa ari zen Umberto eta bertan kontatzen den istorioari buruzko hainbat argibide ematen: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 230. orr.

Hizkuntza erkaketa, beraz, ez da eragiketa mekaniko bat; erkaketak, argibide emateko egokiak diren datu guztiak alderatzea ekarri ohi du ezinbestean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 266. orr.

Urkatuari buruzko argibide gehiago eman zizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 104. orr.

Argibide gehiago behar nuen forentsearengandik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Medikuaren argibide gehiagoren zain bi-biok ere, elkarrekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 191. orr.

ADNan daude argibide guztiak aldez aurretik ezarriak, eta zelula bakoitzak "badaki" zer izango den etorkizunean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.

Inork ez dio argibiderik eman.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 55. orr.

Ez zuen argibiderik eman behar, besteak beste inor ez zegoelako argibide horiek eskatzeko moduan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 55. orr.

Honek, halarik ere, ez zizkion amari argibideak eskatu, eta, etsiak hartua bezala, bi hitz haiek erraiterat mugatu zen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.

Sentitzen dut kontua hain presaka azaldu izana... eta, batez ere, honen argibide gutxi ematea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Ez zinatekeen haren kezkaz krudelki jolastuko, eri zinela hari iragarririk zure osasunaz argibideak hartzera joatera utzi gabe.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 94. orr.

Argibideren bat nahi izanez gero dei iezaguzu txostenean azaltzen den zenbakira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 150. orr.

Duda horren argibidea izan aurretik, Don Evaristoren ahots lodi-zakarrak esnatu zuen errealitatera: [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 115. orr.

Casettiren iritzian, filmak baditu bere baitan hainbat bitarteko formal, ikusleari filma irakurtzeko beharko dituen argibideak "komunikatzen" dizkiotenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Ehuntariaren argibideak jaso ondoren, gorpua eramateko baimena eman zion Joseri.  Elizen arteko biblia   Mk 15,45

Lagunak gara eta argibide bat zor dizut, Öchlerrek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 321. orr.

Hego-haize egunetako orbela bezain harro-alai utzi ninduten Faulknerren argibideek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 93. orr.

Prospektuko argibideen arabera, Fluoxetinaren eragina geldo samarra izango zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 129. orr.

Gizonari begiratu nion, argibideren baten eske.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.

Neskak betazalak jaso zituen eta begiak guztiz zabaldu, Andreasen argibidearekin harriturik. bi aurkariak halaber lehenik borrokan hasi omen dira, ia beti gertatzen den bezala, eta borroka bukatu arte ez omen dira argibidetan hasi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 130. orr.

-Eskerrik asko zure argibideagatik -esan nion harrituta-.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 136. orr.

Edozein fenomenoren argibidetzat zientziak eragile fisikoen bila jardun behar du, amaitu ezinezko datuen sokari jarraituz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 92. orr.

Pentagonoko bozeramaile Bryan Whitmanek, aldiz, honela argudiatu zuen Guantanamoko presoen izenak orain arte plazaratu ez izana: "Argibideok zabaltzeak kalte egingo ziela uste genuen".  Berria - Mundua   2006-03-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Oso argibide onak eman dizkigu -Mitxelenaren buru sendoa nigana itzuli zen une batez-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

-Arrazoi duzu, andereño... argibide osagarri batzuk ematen baino ez nintzen ari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.

Argibide horiek zor dute, ordea, beste argibide osagarri bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

Andreas isilik egon zen une batez, argibide sinesgarri baten bila, ez baitzion Noraren aitari benetako egoera adierazi nahi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 104. orr.

Hori esateko argibide zuzen eta zehatz gutxi daukagu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 28. orr.

Jainkoaren gizonak debekatu egiten zizkien gehiegikeria horiek, aholku-hitz gozoz eta zentzuzko errietaz, eta anaien zauriak argibide zuhurren sendagaiez lotzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 525. orr.

Hizkuntza eta idazkeren gai honetan gauzak aski nabarmen daude, argibide zehatzik behar ez izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.

Egonkortasunari buruzko beharrezko argibide zehatzak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 20. orr.

Argibide zehatzak eman zizkigun, eta haiek jarraituz, denbora gutxiren buruan gain batera iritsi ginen; Oso gutxi irauten zidaten gustukoa nintzaiola edo maite ninduela bezalako argibide ilusiozkoek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Baina nire deserosotasunak hamar urteko ume batek esplikatu ezin duen argibide sakonago bat merezi zuela iruditzen zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 41. orr.

Banekien argibidea ez zela zuzena, baina hitzak falta zitzaizkidan, hitz egokiak, arrazoibidea, dotorezia, jendearen arreta neureganatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.

Horra labur adierazita aurretik argibide luze askoak behar izan dituen ondorioa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Zerbitzariak, sorbaldak goraturik, ez zidan inolako argibiderik eman.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.

Hala eta guztiz ere, ez dago esaterik aparteko argibiderik azaldu zuenik: [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 267. orr.

Arestiren gaineko argibideak, berriz, Angel Zelaietak (2000) egindako biografian.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 127. orr.

Kontatzen ari naizen eltzeko domeka hartan ere aitak ohiko argibideak eman zizkigun ohiko suhartasunarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Ontsa asmatu nuen Tourvel andreak beldur izanen ziola ukoarekin batera eman beharko zuen eskandaluzko argibideari: gutuna hartu zuen alabaina.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 115. orr.

Noiztasuna ohiko denbora banaketaren legera zehaztu gabe ere, semearen erantzuna argibide aski zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 307. orr.

Adibide asko aztertzen da argibide gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.

Hor ageri da familia memelo hori, aurkezlearen argibideei adi-adi.     «Bizia lo», 2003 - 50. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Emakumea zain geratu zen argibide-leihatilaren ondoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 508. orr.

Ezkondu ziren, haurrak etorri ziren, eta haiek jaio zirenean ez zekarten argibide libururik besapean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 77. orr.

Pentsa ezazu esku artean duzuna ikuskizunaren argibide-gidaliburua baino ez dela: zertaz ari den egokiago ikusteko, hobe da "gidaliburua irakurri ondoren" telebista piztea.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 9. orr.

Begiratu egin beharko dut argibide-liburuxkan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 17. orr.

Baina argibide iturri hori ez da oso fidagarria, ez zutelako egile haiek azterbide fonologikorik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.

Jo argibide bila apaiz lebitarrengana eta une hartan txandan egongo den epaileagana.  Elizen arteko biblia   Dt 17,9

4 goi argibide

Gure arbasoek Justinianoren Bilduma idoro zutenean, halako goi argibidea izan zuten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argibide asko (3); argibide bakar bat (3); argibide bakarra (5); argibide bat (11); argibide batzuen (3); argibide batzuk (11); argibide bila (10); argibide eman behar (4); argibide ematen (4); argibide gehiago eman (8); argibide gehiago emango (3); argibide gehiago ematen (3); argibide gehiago eskatu (3); argibide gehiagoren (4); argibide gehiagorik eman (3); argibide gisa (5); argibide guztiak eman (3); argibide hauek (7); argibide helegitea (8); argibide horiek (9); argibide zehatzak (4); argibide zehatzik (3); beharrezko argibide (3); bere argibide (3); beste argibide (3); beste hainbat argibide (3); buruzko argibide gehiago (3); buruzko hainbat argibide (4); da argibide (3); dituen argibide (3); du argibide (3); dut argibide (3); edozein argibide (3); hainbat argibide eman (7); zenbait argibide eman (3); zer argibide eman (3); zuen argibide (7)

argibidea eman (6); argibidea emateko (3); bere argibidea (4); buruzko argibidea (3)

argibideak behar (3); argibideak emaiten (3); argibideak eman behar (6); argibideak eman beharko (9); argibideak eman ditu (6); argibideak eman zituen (5); argibideak eman zizkidan (4); argibideak emanez (3); argibideak emango (4); argibideak ematea (4); argibideak emateko eskatu (4); argibideak ematen hasi (5); argibideak eskatu zizkion (4); argibideak eskatzeko (6); argibideak eskatzen (6); argibideak galdegin (3); argibideak in (3); buruzko argibideak eman (4); buruzko argibideak emateko (3); buruzko argibideak ematen (4); diren argibideak (3); emandako argibideak (6); gaineko argibideak (11); inguruan argibideak (5); inguruko argibideak eman (3); inguruko argibideak emateko (3); jasotako argibideak (3); lehen argibideak (3); zituen argibideak (3)

argibideei jarraiki (3); emandako argibideei (3)

emandako argibideen arabera (26)

argibideren bat eman (3); argibideren bat emateko (3); argibideren baten bila (3); buruzko argibideren (3)

argibiderik behar (6); argibiderik eman ez (4); argibiderik eman gabe (8); argibiderik eman nahi (4); argibiderik ematen (11); argibiderik ez (13); argibiderik gabe (5); beste argibiderik eman (5); dit argibiderik eman (4); dute argibiderik (3); ez dit argibiderik (4); ez du argibiderik (3); ez zuen argibiderik (4); horri buruzko argibiderik (4); inguruan argibiderik (3); inguruko argibiderik eman (3); inolako argibiderik eman (5); inongo argibiderik eman (3); zuen argibiderik eman (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus