Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halakoetan, noiznahi, gure gogoak ezetza ematen dio adimenak eskainiari edo nahimenak eskatuari, eta gure gogoak adimena astintzen jarduten du, adijarduneko akatsa edo nahimenaren okerra edo oroimenaren hutsunea non dagoen argiarazi nahian. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 74. orr.
Baina hik argiaraz dezakek beste guztien aitzinean. Herria 2004-06-03
Gainerako arazoetan, azken bi erlijio hauetako jarraitzaileak (kristau eta musulmanak) argiarazten saiatu zirenetan, adibidez Hirutasunaren arazoa, eta, sekta batzuen artean, "hitz profetikoarena", berek landuriko hipotesi batzuk baietsi behar izan zituzten, zihoazkien oinarrizko arazo horien alde egin ahal izateko, bai eta erkidego bi horietako bakoitzak bere sineskeren berezitasunak defendatzeko ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 184. orr.
Maitagogoak maitagogo huts direnez argiarazten eta indartzen ari direla gizartearen jarduna. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.
Kontenplatzen ari den pertsonak, istorioaren zinezko funtsaz jabeturik, bere gisa arakaturik eta arrazoiturik eta istorioa gehixeago argiaraziko eta sumaraziko dion zerbait aurkiturik, dela bere arrazoiketagatik, dela Jainkoaren indarrak adimena argitzen diolako, gozamen eta fruitu espiritual gehiago du. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 31. orr.