Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gau batean, dokumentu hura 42. aldiz irakurri berria zuela, bat-bateko argialdi bat jausi zitzaion, tximista bezain bizkorra. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 59. orr.
Neure esperientzia klinikoaren arabera, banekien, beraz, Sararen gorabeherak eta aldarteak -argialdiak eta ilunaldiak- pazientzia handiz eraman beharko nituela. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 160. orr.
Itsumena eta argialdi edo argitasuna hertsiki loturik ageri dira fisika subatomikoan, amodioan, erlijioan, ekonomian, artean eta beste holako fedezko zera guztietan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.
Hotsik gabeko eztanda bat izan zen: argialdi urdin, itsugarri bat eta. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 282. orr.
Ukazio arteko zerumuga ilunbistan ere tarteka izaten dira bestelako ustekabeak, argialdi suspergarriak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 29. orr.
Argialdi miragarria izan zen, buru gainean Espiritu Santuaren suzko mihia jarri balitzait bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 457. orr.
Berehala, halako argialdi moduko bat izan zuen: autobideak bere landetxe gainetik edo bere baratzetik igaro behar bazuen, kalte-ordaina eman beharko zioten. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 48. orr.
Argialdi tupusteko horrekin batera, "eureka" ozen bat entzuten da batzuetan, aldi berean tximista intelektuala eta bihotz-zirrara adierazten duena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.
Mozkorrek izan ohi duten aldian behingo argialdi euforiko horietako bat izango zuela pasatu zitzaidan burutik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 303. orr.
Argialdi itsugarri bat ere izan zen, Blacken eskuan zeuden makilek txinparta-sorta bat airera bota zutenean, ozta-ozta huts egin zutelarik Harryren aurpegia. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 275. orr.
Hausnartu beharra neukan ea Francok 1965ean izan zuen gaixotasuna, bere amets bizi-biziekin, bere krisi moduko haluzinazioekin, bere argialdi eta aldentze mistikoekin, ez ote zen Dosteievskiren sindrome baten hasiera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 169. orr.
Esan nahi dut argialdi bakoitzari ilunaldi luzea zerraiola. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 161. orr.
Ikusten denez, etsipenak, etsimenduak eta ernegazioak argialdiaren itxura ere har lezakete zenbaitetan, ilunaldiarena bezalaxe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Eztanda bat, begiak erretzen zituen argialdi bat. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 307. orr.
Kontua da irudimenaren berezko argialdi batean bururatua dela komedia, mirariz, izpirituaren elementu guztiak elkarrekin bateratu eta jainkozko adostasun batean lan egiten hasten direnean. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 151. orr.
Batzuetan ematen du bat-bateko argialdi batek bidebanatzen duela patua. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 60. orr.
Bat-batean, oso une berezietan gizakia bildu eta gogartearen gailurrik garaienetara altxatzen duen barne-argialdi harrigarri horietako batean, Vernerrek bizitza eta heriotza ikusi zituen, eta ikuskizun paregabe haren edertasunak txunditurik utzi zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 87. orr.