Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Una-muno-k intelektual argentinar, txiletarren joerak gaitzesten ditu -Bilboko zakarkeriarik gabe, hori bai-, horiek nahi izaten baitute beren buruak kulturalki frantsesagoak aitortu espainolak baino, eta euren hizkuntza ere argentinera edo txilera kontsideratu, ez espainola. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 133. orr.
Hau guztia argentineraz blaituriko azentuaz esaten zuen; baina ez argentineraz blaituriko euskaraz, baizik eta argentineraz blaituriko argentineraz, gauza jakina baita Argentinako euskaldunak, euskaraz ari direlarik, eibarreraz, goizueteraz edo markineraz egiten dutela, eta Argentinaratutako eibartar, goizuetar eta markinarrak, erdaraz ari direlarik, ordea, argentineraz. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 46. orr.