Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argazkizale iz argazkien zale dena.

Fernando argazkizale amorratua duk.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 34. orr.

Egoera berri horretaz etsi eginda, aldapan gora doa, oine-oine, argazkizale talde baten arrimuan, katedraleraino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 168. orr.

Zer gertatzen da, baina?, bada, jostetako argazkizaleentzako film batek hutsen bat badu, hamarretik bederatzian beraren errua dela pentsatzen dik erabiltzaileak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.

Ez da familia bereziki argazkizalea izan gurea; gurasoek ez ziguten argazkirik ateratzen, eta nik neuk ere ez dut aparteko zaletasunik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 17. orr.

Eraztunen argazkiak hartzeko aukera ona beraz, eta argazkizaleok adi, 2014. urtera arte ez baititugu horren parez pare berriz ikusiko.  Berria - Gaiak   2006-02-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus