Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argazkitu (orobat argazkiratu g.er.) du ad argazkia atera, argazkia egin.

Elizaren gibelean, hamabosgarren mendeko urkabe platerezko luzeari so egonik, argazkitu dut, eta elizan sartu naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Atentzio osoa horretan ipinita, paretak osatutako eremuz kanpokoa argazkitu zuen, argi izpien lorratzak paper sentikorretik igeltsuzko hormaraino luzatuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.

Bizpahiru argazki abiatu aitzin lehenik erakustoki bilakatua den palloza murru soliduen gainean, lasto bonet bat, haize azkarrenari desafioz bezala gostuan jarria gero so egon naiz argazkitu dudan ikusgarriari herriaren heinean dagoen eta mendiaren mazela ferekatzen ari den hodei xuri zabalari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 203. orr.

Udabidean turistak eta newyorktarrak, lehenak kameraz eta dena-ikusi-argazkitu-behar antsiaz, bigarrenak hiri zalapartatik minutu batzuetan atsedendu nahiz, eskailera horietan jartzen dira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.

Paper horietan, ez dizut esango gure argazkiak zeudenik, baina han argazkituak geunden gu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 69. orr.

Argazkia atera nahi diet baina ezin da; han barruan ezin da ezer argazkiratu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus