Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adarkatu, adarka(tu), adarkatzen 1 du ad adar kolpez jo.

Salamancako (Espainia) Los Majadales ganadutegiko zezenek sei lagun adarkatu zituzten, eta horietako bi hil.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Idi batek gizaseme nahiz emakumeren bat adarkatzen badu eta hiltzen, harrika hilko dute eta haren okelarik ez dute jango.  Elizen arteko biblia   Ir 21,28

Eta zezenak panpinak adarkatu, eta hauek zutik erortzen ziren beti ere, zangoen gainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 161. orr.

Lege berak balio du adarkatua neskatxa nahiz mutikoa bada ere.  Elizen arteko biblia   Ir 21,31

Adarkatua esklaboa bada, harrika hilko dute idia, eta esklaboaren jabeari zilarrezko hogeita hamar txanpon ordainduko dizkiote.  Elizen arteko biblia   Ir 21,32

Idazten duelarik, Leiris-ek toreatzailearen ezagupenaren antzekoa sentitu behar du, badakiela adarkatua izan daitekeela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.

2 irud/hed

Jendeak irri egiten zuen eta irri egiten zien... jakin gabe ezen, halatan, beren buruei egiten zietela irri, zeren eta, zer gara, bada, panpina haiek baino gehiago, bizitzak adarkatzen gaituenean?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 161. orr.

3 adarretan bereizi.

Bentrikulua uzkurtzen denean, odola ez da atzera aurikulara itzultzen, norabide bakarreko balbula gisa funtzionatzen baitu belarriak; horren ordez, bihotzetik kanpora irteten da, aortatik, hau da, odola gorputzaren gainerako ataletara eramateko adarkatzen den arteria handitik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Zeren, haur-izaera tolesgabe eta amultsua izanik, bere iritzi eta ideiak eta besteenak zuhaitz handi hostotsuen moduan hozitu eta adarkatzen ziren, eta, gordetzen eta estaltzen zioten, begiratuan, bere arimaren beraren ispilu argia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 253. orr.

Euskal sozialisten buruzagiaren ustez, elkarrizketa horiek ez dira paraleloan doazen bi ibilbide, "bitan adarkatzen den bidea baizik".  Berria - Euskal Herria   2006-05-09

Erakustea guztiz ezberdinak diren kontzeptuek (balioarena eta ezaugarri espezifikoarena, edo salneurriarena eta ezaugarri orokorrarena, esaterako) leku analogoa betetzen dutela euren positibotasun-sistemaren adarkatzean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 183. orr.

Formatu diren kateak linealak, adarkatuak edo elkarren artean lotutakoak ote diren.  Berria - Gaiak   2006-01-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus