Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argaltxo izond adkor argala, argal xamarra.

Bai, neskatila argaltxo bat, irribarretsua eta begi iheskorrak zituena.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 128. orr.

Maratilari jira eginda, esku batean erretilua zeraman emakume argaltxo bat sartu zen barrura.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 193. orr.

Txitxikovek ez zien arretarik jarri, ez haiei eta ez aldirietan osteratxoa eginik makila mehea eskuan berriz etxera zihoazen funtzionario argaltxo ugariei ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 195. orr.

Filchek Norris andrea izeneko katua zeukan, hauts-koloreko katu argaltxo bat, bonbillatxoak bezalako begi irtenak zituena, Filchek bezalaxe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 122. orr.

Kareizko betaurrekoak, oraindik modan ez zeudenean, argaltxoa neurri egokian, ipurditxo mardula, ahotsa ondo modulatua, den-dena zekien zuzenbide penalez eta besteez, edukazio handi-handikoa, ezkertiarra -must bat, garai hartan-, irribarre zoragarria, xarmanta zen guztiz, ondo pentsatuz gero.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus