Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argaltasun iz argala denaren nolakotasuna.

Agian horregatik, zuzenean begiratzen ez dizulako, ez da ia konturatzen, edo tarteka bakarrik antzematen du zure liraintasuna nola ari den argaltasun bihurtzen, nola jantzi zabalak bakarrik erabiltzen dituzun, gero eta zabalagoak, gero eta eroriagoak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 70. orr.

Robineren aurpegi bizardun eztia, Clémenceren soslai serioa, Charveten argaltasun zurbila, Logreren konkorra, eta Gavard, eta Alexandre, eta Lacaille, haren bizitzan sartzen ziren, gero eta leku handiagoa hartzen zuten hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 212. orr.

Parisen gordetzen den liburu batean esaten da hori: Erdi Aroko alkimiaren oinarrizko estatutuetako bat da -Russellek bizkortasun sinestezinaz altxatu zuen bere argaltasun izugarria-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 196. orr.

Liana baten malgutasuna, lerro baten argaltasuna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Motxila handiegia du bizkarretik zintzilik, eta horrek areagotu egiten du bere argaltasuna.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.

Gehiegia zen haren argaltasuna, eta haren irudiaren lerroetan lehengo izakiaren arrastorik ez zen sumatzen batere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

Ez zituen itxurari buruzko kezkagatik ere egiten, zeren garai haiek, 1933, 1934, tuberkulosiaren itzalagatik, ez baitzuten preseski argaltasuna famatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

Argaltasunaren balorea islatzen dute, ez osasun irizpideengatik, baizik eta estetika baloreengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Hiri hura ia gainezka egin arte asebetetzen zen, zuzenbidearen defendatzaileak erbestean gosez hiltzen ziren bitartean; haien sufrimenduen ordaina, bere argaltasunaren mendekua hartuko zituen, berak egingo zuen justizia, altxamendua merkatuan bertan hasiko zela amesten zuen, eta tripakadaz eta mozkorraldiz beteriko erresuma hura zanpatuko zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 304. orr.

Gure gizatasunaren eta argaltasunaren egiazko haragia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 99. orr.

Oso argala zen, hilotz baten argaltasunekoa, gogoetak barrenetik jaten dituen ero batzuk argal izan ohi diren bezala, zeren pentsamendu gaixoak sukarrak edo bularrekoak baino gehiago jaten baitu gorputzaren haragia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 293. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus