Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jakina, gizaki bakoitzak bere argalguneak ditu; gobernadorea, aldiz, gizon ezin prestuagoa da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 146. orr.
Abnegazioa, bihotz-zabaltasuna une erabakigarrietan, ausardia eta buruargitasuna batetik, eta, horrekin batera, berekoitasuna, handinahia, harrokeria, edozein huskeriarengatik sumintzeko joera eta gizabanako orok berezko dituen beste argalgune horietako asko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.
Oharrarazi beharra dago ezen zenbait damak -zenbait esan dut, ez guztiak- argalgune txiki bat zutela: norberaren soin-atalen bati bereziki erakargarri irizten bazioten, zela bekokia, zela ahoa edo besoak, uste izaten zuten denek erreparatuko ziotela fisionomiaren atal eder horri, eta aho batez esango zutela: [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.
Denok dugu argalgune txikitxo bat: barkabera samarrak izaten gara geure buruarekin, eta inguruan bilatzen dugu gure haserrearen zama noren bizkarrera bota. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.