Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argal (ETCn 3.887 agerraldi) 1 iz izond pertsonez eta abereez mintzatuz, mami gutxikoa, mehea dena; ahula, indar gutxikoa.

Beltz-beltza zuen ilea, argala zen, orban horixkak zituen tatariar masail zorrotzetan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.

Brazell argala zen, Skully lodia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 103. orr.

Argala baitzen, hezurtsua, eta gogoan dut izuturik ematen zutela beti haren begiek.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 162. orr.

Argala eta hezurtsua zen, eta oso dotore jantzita zegoen, grisez goitik behera, zetazko alkandora eta gorbatarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Pertsona lodiak argalak baino zoriontsuagoak direla.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 89. orr.

Pertsona argalek edo behar baino kaloria gutxiago jaten dituztenek bizi-itxaropen luzeagoa izaten dutela egiaztatu du Sevillako Unibertsitateko (Espainia) biokimikari talde batek.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Pepponek kamioia gelditu eta gizontxoari begiratu zion: adin oneko jaun bat zen, argala, planta finekoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 191. orr.

Kain gizena zuan eta Abel argala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.

Ez naiz harritzen -eten zuen La Sarriettek-; gizon argal horiek gizon gordinak dira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 396. orr.

Gauza iraingarri samarrak esan zituzten gizon argalei buruz: besteak beste, ez zirela gizakiak, zotzaren antzeko zerbait baizik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 235. orr.

Da Rua eroa gizon garaia, argala, begi-beltza zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

-Gizon argalak gizon zailduak dira -esan zuen La Sarriettek uste osoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

Nire senargaiak ez ditu gogoko neska argalak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 467. orr.

Han gelditu zen, eserita, bizkarra kakoturik, mutil argal hari begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 129. orr.

Hena-koloreko ilea zuen emakume aurpegi argal batek ireki zuen atea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 216. orr.

Luze begiratzen diet haien aurpegi argalei, haien begi tristeei.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 18. orr.

Osaba argalaren familian denak ziren argalak, argala aita eta argala semea, bakarrik ama zen gizen samarra, ezkutuan jaten baitzuen janari guztia.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.

Ume argalek eta atso zurbilek harriturik ikusten zaituzte pasatzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 137. orr.

Beste lehengusu argala hantustearen esklabu leiala zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.

Enkantegile konkordunak, beroturik, haizea astintzen zuen bere beso argalekin, masailezurrak aurreratzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Eritegian herioari zain zegoen lasai asko, argal-argal, larrua hezurretan itsatsia, lepo aldean eta, zetaka beztakak antzematen zitzaizkiola.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 77. orr.

Aurpegi argala erakusten du erretratuko Charlotte Cordayk, aurpegi lasaia, aurpegi barea, aurpegi ibaia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.

Argala zen Angela Galli, luzanga, begi eta ile argikoa, mototsean bildua ia beti.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 179. orr.

Jabea, Cesare edo Riccardo izenekoa, gizon gaztea zen: hogeita hamar eta gutxikoa, luzea, argala, aurpegi triste eta azal zurbilekoa, beltzarana, artista erromantiko itxurakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 138. orr.

Beste bien antzeko beste gizon bat, bera baino nagusiagoa ziurrenik, bizarduna beharbada, altua eta argala edo baxua eta lodia, auskalo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 65. orr.

Mutil eder bat, garaia, argala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 66. orr.

Txitxikov bezala, gobernadorea ez zen ez lodia eta ez argala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Oso argala zen, hilotz baten argaltasunekoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 293. orr.

Txabusina zuriko patologo ezin argalago batek baieztatu zion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 70. orr.

Ume argalek eta atso zurbilek harriturik ikusten zaituzte pasatzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 137. orr.

Britxkaren barruan jaun bat zegoen, ez ederra, baina eite itsusikoa ere ez, ez lodiegia, ez argalegia; ezin esan zaharra zenik, ezta gazteegia zenik ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

2 (beste izenondo edo kideko batzuekin)

Mutil eder bat, garaia, argala. Mutil zurbil argal horrek bere lehenbiziko senarra zekarkion gogora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 66. orr.

Gwilym zegoen han goian eserita, Gwilym begi-bakar, begi-hil, maltzur, argala, armak kargatzen Urkabearen Etxaldean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.

Berrogei urteko gizon argal ederra zen, giharretsua, burusoila eta geratzen zitzaion ilea motx-motx eginda zeramana.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 89. orr.

Imajinatzen nuen haizeak ekarritako esperantza-doinuak kantatzen arituko zela Mahmad Xekho-rekin, saza jotzen zuen kantari handi argal harekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 71. orr.

Gizon argal luzea zen bera, zain eta gihar.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.

Haren ondoan zegoen gizon luze, argal, ilebeltzak besoaz inguratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 188. orr.

Eberen gorputz argal epel leuna nire alboan etzan da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 135. orr.

Halako batean emakume argal eta lirain bat heldu zait ondora.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.

Gero, ile beltzeko judu txiki eta argal baten txanda izan zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.

Neska, berriz, txikia zen, maltzurra eta argala, eta mutur bitxia agertzen zuen, bere txima kizkurren sastraka beltzaren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Gizon luze eta argal batek, oso serio, buruan txapel gorri batekin, hizkuntza arrotz batean hitz egiten zuen, eta izutu egiten ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 45. orr.

Barratik begiratzen dion gizonaren gorputz luze argalean erreparatu du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Esaneko ez den erlijioso kexati eta gogo gutxikoa zaldi argal, gaixo eta gaizki ohitutako baten gainean dago eseria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.

Herriko monumentu nazionala maistra zaharra zen, andretxo argal txiki bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

Diskoak ipintzen ari zen mutil argal garai ile luzeak musika aukeratzen jarraitu zuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.

Il mestiere di vivere (Bizitza lanbide) irakurri duenari Paveseren isla irudituko zaio arkupe batetik bestera pasatu den kapeladun gizon garai argal hori.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.

Aita, don Pedro Hurtado, gizon garai, argal, dotore bat zen, gaztaroan apaina eta olgetazalea izana.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Emilio Mina Irasasi, futbolean hain ondo egiten zuen mutil argal, errubio eta isila, laugarrena errepikatzen ari zena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 127. orr.

Pianojolea zahar argal apaindu bat zen, aurpegi estu luzea zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

Albornoza ireki eta bere gorputz argal eta biluzia bistaratu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Robert Oppenheimer gizon luze eta argala zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

Fionn ez zen larritu eta hirugarren gerlaria, gizon ilehori, argal eta zaintsua, neurtu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 10. orr.

Pince andrea, liburuzaina, emakume argal eta erretxin bat zen, eta gutxi jandako putrea ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 140. orr.

Barazki-saltzaileak magrebtarrak ziren gehienak, itxuraz ere antzematen zitzaien: begi beltz zorrotzak, aurpegi argal eta beltzarana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Azken geralekua behar duenera iritsi da autobusa eta azkar jaitsi da andre argal eta luze bat, bidaikide bakarra Soin argal eta haurgintzak maiztua estaliz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 99. orr.

Pertsona gizen eta haragitsuen gorputzak, hezurrak txikiak badira, eta emakumeenak oro har, arinagoak izaten dira pertsona argal eta hezur-luzeenak, eta gizonenak baino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 151. orr.

Hiltzera zihoanean, apaiz argal eta txuri-txuri harentzat izan zuen bere azken oroitzapena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 160. orr.

Beti izan naiz argal samarra eta, hala ere, beti argalago egon nahi izan dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 56. orr.

Pausatzen dut edontzia hutsik; nire hatz zuri argal hauek zamauaren lore bordatuak laztantzen dituzte.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.

Enperadore argalak eta gizenak.  Berria - Kultura   2004-04-02

· Gizon mehea, urduria, aurpegi-argala, sudur-zorrotza, bizarrean ile-motots bat, ile zuri batzuekin, eta ahoa hortzik gabe, gizon ahulek ohi duten bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

Anjak, hona ekarri nauen Anja bihozberak, trenaren belarri egin duen argal-beltzaranak, bere belarriei egiten die orain laztan; kaskoak jarrita, musika entzuten dago.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 320. orr.

3 (pertsonez bestelakoekin)

Zirkuaren inguruan, oholez egindako banku baten oinetan lotuta, hamar-hamabi zakur zeuden, argalak eta hazteritsuak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Nik neuk erabakiko dut ardi gizenaren eta argalaren arteko auzia.  Elizen arteko biblia   Ez 34,20

Umea bezala iratzarriak genituen bi katu argal eta hori zebiltzan gure inguruan mehatxu aire batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

Arrain argal, grisaxka, jan bila hondoko lohietatik sabela herrestan dabiltzanetakoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 103. orr.

Gizasemeak, emakumeak, haurrak, zaharrak, animalien larruez jantzirik, aurpegia bikez igurtzitako maskuriekin estalirik, artalde argal batzuk zaintzen zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Gauzekin gure zentzumen argal, erdipurdiko, gaixoen bidez baizik ez dugu harremana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

Baina ez zen batere serioa etxeetan karpeta bakar batekin agertzea, karpeta argal batekin.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 47. orr.

Edertasun argal eta zurbila.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 62. orr.

Noizbait ere konturatuko ginen zerk eragiten zuen ibaiaren gizen-argal itxuraldaketa hura.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 66. orr.

Uilek lo jarraitzen zuen zutik, baina amonak zakiltxo bigun eta argala hara eta hona ibiltzen zion, hatz txiki bat bezala, harik eta esnatu eta pixa erreka bero horia egiten zuen arte.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

Poztasunezko aurpegi hartan banan-banan marraztu ziren sudur handi bat eta begi sentiberak, baita bibote argala ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 22. orr.

Bi beharginei begira Patxi zaharra: hezur-giltza lokak, antiojoen atzean malkozko begiak, galtza argalak, zapatillak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 134. orr.

4 (izen gisa)

Behin ere ez dinat argal onik topatu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 201. orr.

Etxean gimnasia egin eta sasoian egoteko tresna miresgarriak, argal itxura emateko faja miragarriak, sukaldean txikitu beharreko guztia di-da txikitzen zuten aizto harrigarriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 111. orr.

Osasun betean zeuden; ederrak, mardulak, distiratsuak; eta haien begiradan, berriz, harridura ez ezik, ezinegon zehaztugabe bat ere ageri zen, jende lodiari argalen aurrean gertatu ohi zaion bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

Ez dute gogoko azaleko distira; haien frakak ez dira argalenak bezain dotoreak, baina oparo horniturik edukitzen dituzte diru-kutxak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

5 (adizlagun gisa)

Barauaren barauz, zangoak koloka ditut, gorputza argal eta ihar.  Elizen arteko biblia   Sal 109,24

Mozketak hainbeste beldurtzen ditu ardiak, zuri eta argal geratzen dira, eta libre geratu bezain laster berriro hasten dira belarra hozkatzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 233. orr.

Hain argal ikusita, haren erruki zen, inondik ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.

Hiltzailea deitu zion, esan zuen ez zela harritzekoa hain argal egotea, doilorkeriak ez baitzion gizentzen uzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 340. orr.

Ziria sartzen hasita, berriz, ezin amaitu: auzokoaren zaldia argal dagoela-eta, esaterako, zaldi hori ikusezina bihurtuko da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.

Argal dagoena osasuntsu dago.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.

Argal zegoen, baina itxura osasuntsua zuen, sendoa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 23. orr.

Etorri nintzenean hori bezain argal nengoen, edo are flakoago.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 153. orr.

Oso argal zaude.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 174. orr.

Lehen bezain argal jarraitzen zuen oraindik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 56. orr.

Beti bezain argal jarraitzen du.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 15. orr.

Etxekoandrea sartu zen gelan, gazte, sudur-zapal, zurbil, argal, moztaka, gustu onez jantzirik, Petersburgeko damak bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

Ohi baino argalago dago Eugi; baina ahultasunik ez duela azpimarratu zuen atzo, larunbateko partidarako pilotak hautatu ondoren.  Berria - Kirola   2004-05-06

Lehen baino argalago zegoen, baina ahotsa lehengoa zeukan, beti bezain ederra. Alchonon gero eta argalago zegoen, baina beti bezain arin zeuzkan oinak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 64. orr.

6 argal-argal

Berehala, estatuaren konkorra zabaldu zen, pertsona argal-argal bat bertatik igarotzeko adina.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 160. orr.

Argal-argala, ile beltz luzea, eta kamiseta tirantedun estua jantzita, ilearekin kontraste ederra egiten zion kamiseta zuria.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 14. orr.

Aitonak eraman zuen umetan santu hura ikustera, eta han Leon Marty izena zuen apaiz bat ezagutu zuen, argal-argala eta txuri-txuria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.

Gero, ordea, beste zazpi behi irten ziren Nilotik, itxura txarrekoak eta argal-argalak, hezur hutsetan zirenak.  Elizen arteko biblia   Has 41,3

Nire bular argal-argalaren alde bietan, bi beso ergel-ergel ziren zintzilikatzen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 52. orr.

Aulki gurpildunean Leireren amona zegoen, argal-argal, guztiz zurbil eta ilea zuri-zuria zuela, atzera orraztuta.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus