Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

areto (ETCn 54.273 agerraldi) 1 iz jendaurreko jardunaldiak egiten diren gela handia.

Poliki-poliki, areto eta korridoreetan zehar, polizia prefekturara iritsi zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 370. orr.

Kale, areto eta auditorietan informatzen da, aztertzen da, eztabaidatzen da, ospatzen da.  Berria - Mundua   2006-01-31

Ikusi ditugu ere zenbait gela edo hobeki erran areto, hala nola tesiak aurkezten diren aretoa eta areto nagusia bere mila jarlekuekin.  Herria   2005-07-07

Nilok igelak emango ditu borborka: ibaitik irten eta zure jauregian sartuko dira; gela eta areto guztietan ibiliko dira eta zure ohe gaineraino ere iritsiko dira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 158. orr.

Salomonen bizilekua errege-aulkiaren aretotik aparte zegoen, beste areto batean; biak tankera berekoak ziren.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,8

Ozta-ozta errieta bukatu, eta areto barren-barrenetik Lehen Antzezle Emakumezkoaren ahotsa entzungo da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 22. orr.

Koreako etxe tradizionaletan, itxura asko izan ditzakeen areto bat da marua, kanpora irekia; galeria txiki bat dirudi, erabat irekia, eta ate irristagarri batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 71. orr.

Aretoa gainezka dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

Aretoa ia hutsik zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 259. orr.

Larunbatetan ohi bezala, aretoa lepo zegoen ezkongai-bikotez beterik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Jauregiko atariak eta aretoak jendez bete ziren, zahar eta gazte.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.

Geltokiko aretoak -denda eta txartel-leihatilak nonahi- ezin eduki zezakeen inolako antzik Caulfieldek telefono kabinaren kristaletatik ikusi zuenarekin, eta berehala atera nintzen kalera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 130. orr.

Aretoan musika jotzen hasi ziren, jaun burusoilek egiten zituzten jauzitxoen hotsa entzun zen, eta bere artean esan zuen: "orain lo egin dezaket", eta lo sakon batek hartu zuen berehala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 124. orr.

Bernardo Atxagak Lekuak literaturan hitzaldia emango du Elkartegiko aretoan.  Berria - Kultura   2004-12-05

Han ziren bildurik udalerriko lurjabe eta maizterrik aberatsenak, zurbil eta ikaraturik, udalbatzarraren aretoan, behean jendetza txutxumutxuka ari zen bitartean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 106. orr.

Bortizkeria modernoaz beren begirada eskainiko dute argazkilari gazteek Bellevue aretoan.  Berria - Kultura   2004-05-02

Lan hori eskaini didate eta nik atsegin handirekin onartu, besteak beste gure liburutegiko irakurleen aretoaren erdian baitago haren potreta.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.

Bolizko buruko makilan bermaturik, urrats geldi eta berdinak eginez joan zen jauregiaren hegal hura eta bere gelak beste gela handiekin, aretoarekin, musika-gelarekin eta beste egongelekin lotzen zituen korridorean barrena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.

Aretoaren atzealdeko mahai batean, Tony Hunter-en aurpegi obalatu arrosa-zuria begiztatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 306. orr.

Ia etxola guztiak itxita zeuden eta aretoaren parterik handiena ilunpetan zegoen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Gaztigatu zidaten fiskalaren galderei erantzuteko, "bai" edo "ez" besterik ez esateko, begiramena gordetzeko aretoari, han espainieraz egin behar nuela, betiko zozokeriak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 212. orr.

Aretoz areto ibili nintzen, begi-kolpe arinak emanez bertako koadroei, eta gogoa gero eta entretenituago, harik eta grabatuen aretora heldu nintzen arte.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.

Maiz ikusiak nituen komikitegian edo jokoen aretoan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 67. orr.

Eugeniak Borboiei buruz hitz egin zuen, eta Sabatiniren eskaileraz, Gaspariniren egongelaz -ala alderantziz da? - eta ispiluen aretoaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 90. orr.

Herriko notableek oso begi onez ikusten zuten Luigik aurretik zeukan Ideal aretoaz gain beste hura zabaltzea, askoz modernoagoa eta erosoagoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.

Zehaztuta azaltzen zen guztia, atzo goizeko afera bailitzan: gelaren prezioa uztailaren 15 etik 23 ra, botikena, eguneroko zainketena, erditzeko aretoaren alokairuarena, fortzepsarena, telefono deiena, baita haurraren gastuena ere!  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.

Aretoetako batean sartu, eta hara zer ikusten duten zure begi zuringotuek: gela bat huts-hutsa, baina kontuz, txoko batean erratz bat dago, ondoan hark jasoak diruditen xakar batzuk dituela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.

Sacher hoteleko aretoetan aitoren semeen mahaiak prestatzen hasten ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Antza denez, Hamleteko protagonisten arimak gazteluko gela eta aretoetan ibiltzen dira, baina lur azalaren gainean eraikitakoetan bakarrik.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 92. orr.

Nadia lasterka abiatu zen, erabat aztoratuta, beheko aretoetan zehar, bere lagunari deika, duke handiaren aurrera eraman zezaten eskaka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 448. orr.

Zinema emanaldien agendan Donibane Garazi, Donapaleu eta Mauleko aretoetako programazioen berri ere ematen zela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 18. orr.

-Eta kanta horiek zergatik ez dira, bada, nire aretoetarako aproposak edo hauek bezalako sasoietarako?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 92. orr.

Aretora sartu aurretik atarian eginarazi ziguten suge-ilaran atzean geneukan morroi ezezagun batek bizkarrean jo eta esan zidan han ez zegoela euskaraz aritzerik, han Españan geundela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 206. orr.

Badrulbudur printzesak hogeitalau leihoekiko aretora eraman zuen, guztietan ederrena eta miresgarriena baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 236. orr.

Buruko estalkia kendu gaberik igo zen aretora.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 60. orr.

Pello Eltzaburu Pamielako editoreak gogor kritikatu du debekua, eta erakusketa Iruñeko aretoren batean jartzeko bere konpromiso irmoa agertu du.  Berria - Kultura   2004-01-29

2 (izenondo eta izenlagunekin)

EAEko Auzitegi Nagusiaren Areto Zibilak edo Penalak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Eta Fillmore East, rock-and-roll areto ospetsua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Cristobal Balentziaga Fundazioaren areto iraunkorrean egiten den azkeneko erakusketa izango da Maier Bilduma: Apaindura xumearen luxua.  Berria - Kultura   2006-05-02

Asmo horren lagungarri izan zitekeen hiru filmek izandako harrera ona: nahiz eta ordubetekoak eta telebistarako eginak izan, areto komertzialetan ere zabaldu ziren, eta Euskal Filmategiak bideo-kopiak zabaldu zituen.  Berria - Harian   2005-05-17

Areto komertzialetan filmak euskaraz bikoizten aitzindari izan den elkartea saritu du aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Auzitegi Nazionalak Madrilgo Casa de Campon epaiketa handietarako propio prestatutako areto berezian.  Berria - Harian   2005-10-29

Ostatuan, ordea, ez zegoen ia inor, eta dena lasai zegoen; areto nagusian gehien jota bizpahiru ahotsen murmurio amatatua entzuten zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 338. orr.

Areto nagusiaren inguruko hormek harlanduzko hiruna erreskada eta zedrozko ohol-erreskada bana zituzten, Jaunaren etxe barruko aretoaren eta atalondoaren tankerara.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,12

Hauxe duzu areto nagusiko altzariteria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

Zaharraren ondoan begiztatu nuenean, areto nagusitik ateratzeko aukeratuko zuten ateko bidean aurrea hartu, eta haren ondoan itxaron nien berriro ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 223. orr.

Bi zerbitzariek dena antolatu eta beren zereginak egiten zituzten bitartean, areto nagusira jaitsi zen jauna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Mathilderen bakarraldi luzeen makulu isil bihurtu zen, bada, Nora, eta hoteleko areto publikoetan (piano-gela, kafetegi, joko-mahai) entretenitzen zituzten egunaren hondarrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.

Urteak eta urteak ematen zituen etxeko beste aldera joan jabe, non baitzeuden kolore anitzeko aretoak, sabaiak armiarma-lanparaz hornituak zituzten areto gorri, urdin, berdeak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Eritegia areto luze argitsua da, garbitasun handia dago hemen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 120. orr.

Oraindik oso goiz zen arren, urre-koloreko aulki eta ispiluz hornitutako areto zuri handia bisitariak hartzeko prest zegoen, argi guztiak piztuta.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 115. orr.

Antonio Agaramont eta biok baizik ez ginen areto zabal hartan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.

Orduan hobeto aditu da ahots ezti bat, areto zabalaren azken txokoko mahai luzean ozen irakurtzen ari zen mutilarena.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 136. orr.

Lehenbiziko solairuko areto zabalenean amona frantsesa zeukan zain.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.

Areto zabal-zabal bat zen, keztatua eta hutsa, eta, hara sartzean, Jainkoaren Etxera bidean bere urratsez gogoeta egiten duena bezala gindoazen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Areto karratua zen, korrokoildu samartua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Areto handi bat zegoen sarreran, altura erdira galeria batek inguratua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Handik jalgirik, sartu zen, ohi duen bezala, areto ttipian, jendez jadanik mukuru betean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 527. orr.

Aski izan zen zenbait pareta eraistea: egun, hitzaldietarako areto txiki bat da, "bonboi-kaxa".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 87. orr.

Dena dela, eraikinaren gorenean, hogeita lau leihoekiko areto kupuladun bat egin nahi nuke, materialik onenak erabiliz, arte eta simetria gorenekin.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 223. orr.

Areto errektangeluar handi hartan bizidunik ezer ez zegoen, katu bat izan ezik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 145. orr.

Otordua areto espaziotsu batean egin ohi zuen, eta bertan lo kuluxkarako ohe bat prest zeukan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.

Areto itxi hartan airea ez zen mugitzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 99. orr.

Ezin konta ahala dantzari bikotek betetzen zituzten jauregiko areto ikusgarriak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

Sarreran areto estali bat dago, baina hilobia bera aire zabalean dago, patio batean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Eritegiko areto ilun batean zetzan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 314. orr.

Filmaren ikusleari, areto ilunean eserita dagoelarik, ezerk ez dio, printzipioz, ez trabarik ez erasorik egiten, eta prestago dago ikusten eta irudikatzen duenari psikologikoki erantzuteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

Bertan behera utzitako bulego baten edo harrera-gela huts baten antzekoa zen areto gangadun hotz eta handi batean bildu zituzten bostak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.

Areto sabai-apaletan zehar lasterka, zutabeen inguruka, airean zihoazen zurubietan gora, erlaitzetan galapan, zurrut-harriz zurrut-harri jauzika.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Harry sartu zenean, bat-batean marmarra entzun zen areto osoan eta denak batera hizketan hasi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 274. orr.

· Hala aitortu zion Ruche jaunak Alberti, ahapeka, bakar-bakarrik egonagatik biak jatetxeko aretoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 343. orr.

Nadia, sor eta gor, eta Mikel Strogoff, dardaraz artean, postako aretoan gelditu ziren bakarrik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 185. orr.

Lagun bakar bat zegoen mezu telegrafikoak bidaltzeko aretoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 243. orr.

Jauregian sartu ziren, marmolezko aretoa zeharkatu zuten, Joanesek begiak itxita, ez baitzuen oroimeneko mundu zoragarria errealitate etsipenezkoarekin nahastu nahi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 252. orr.

Gaztetxearen perla gaztetxeko aretorik ederrenean zegoen, liburuak oraindik ere hantxe, polizien zain.  Berria - Kultura   2004-11-13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herriko Klub hura oso gauza ona zen: areto-biltoki bat, antzezpenak egiteko eta mintzaldiak eta holakoak antolatzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.

Areto futbolak 1.500 lizentzia eta 120 klub ditu Katalunian.  Berria - Kirola   2004-05-20

Pilotalekuaren ondoan, lorategi bat paratu nahi dute, saskibaloian eta areto futbolean aritzeko pista bat, aska eta erretoki handi bat eta haurrentzako jolas parke homologatua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Areto Futboleko Europako Elkarteak (UFSC) Kataluniako selekzioa onartu du bere barnean.  Berria - Kirola   2004-05-20

Euskadiko areto-futbol selekzioak lagunarteko partida jokatuko du hilaren 18an, Bartzelonan, Kataluniaren aurka.  Berria - Kirola   2004-02-12

Talde txuri-urdineko jokalariak, halere, ez dira eskuak gurutzatuta geratu, eta sasoian egoteko areto-hockeyan aritu dira buru-belarri.  Berria - Kirola   2004-02-11

Batzuetan, argihauts zerrenda hura buruen gainean genuela, mutiko taldeen arteko borrokak hasten ziren, eta areto zaintzaileok geure linternarekin jaiki behar genuen, faroaren moduko dzartadak emanez eta isiltzeko aginduz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 317. orr.

Bidezidorra amaitzean areto antzeko batera iritsi nintzen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 47. orr.

Areto barruan bi pauso eman orduko emakumeak esmokindun gizonarengana itzuli omen ziren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 141. orr.

Salaketa egiten dutela zenbait komunikabidetan, eta areto aurean protesta egitera deitzen dutela.  Berria - Kultura   2004-01-24

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hura nire aurkikundea izan zen (albo-areto berean, ezkerretara), ezein apaiz bavariarren laguntzarik gabekoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.

Sarrera areto txikian 14 maketa paratu dituzte.  Berria - Kultura   2006-02-03

Berehala hasi ziren Udalaren kontrako kritikak gutun sailetan-eta, udal aretoen erabilera hain badaezpadakoagatik, eta horrek zenbait erabaki ekarri zituen atzetik.     «Kuskue tanden», 2004 - 224. orr.

Mister Lewinek atzo gure itsasontziko makina-aretoa bisitatu zuela dio.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 115. orr.

Bertze zapata betaurrekoekin batean egonen zen, gainsolairura igotzeko metalezko eskaileretan edo beheko makina-aretoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.

Peeter Sauter, udaletxeko ekitaldi aretoan, bere ume kasik jaio berriari biberoia ematen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 222. orr.

Obus batek pareta zulatu, eta hauts hodei bat hedatu zen transmisio aretoan, den-dena lausotuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.

Te-aretoa jendez beterik zegoen, zaharrak eta langabetuak domino-jokoan ari ziren, tabakoa erretzen, lurrera tu egiten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 110. orr.

Eta musika aretoak mukuru beterik daude begiak itxirik, aurpegi zurbilak antena-jasotzaile bilakatzen saiatzen diren umiliatuez, irainduez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.

Te-areto ilunaren beste zoko batzuetatik solasaldi-zatiak iristen zitzaizkien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 457. orr.

Antigoaleko gauzen zale handia zen, salmenta-areto eta atxamarta azokena bezala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

Batzar-aretoa presaka eta aztoratuta zeharkatu ondoren, Gernikako Haritz bizia agertu zitzaion begien aurrean, 1860an landatutakoa, eta harexen aurrean geratu zen pixka batean, hunkituta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.

Bi zaldi ikusi genituen kalean zerraldo eta mazpilduta, bilkura-areto edo udaletxe izandakoaren ondotik iragan ginenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.

Erakuts iezazkidazue aurrenik kapera, kapitulu-aretoa, klaustroa, jantokia, sukaldea, logela eta ukuilua, eserleku ederrak, mahai bikainak eta bizileku zabalak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 934. orr.

Egun batean Sofi kontseilu-aretora eraman ziezaiotela eskatu zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 35. orr.

Atzetik jarraika areto txiki hartatik kanpora atera ziren denak eta udalbatza aretoa hutsik geratu zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 64. orr.

Lau egun eman genituen kongresu-aretoan ia egun osoz sarturik, Appalache mendien ondoko tabako eta kotoi zelaiak ikusi ahal izan gabe.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 183. orr.

Familia osoarentzako dibertsioa zen negoziobide berria: ekintza filmetarako zinemak, bideo-joko aretoak, teatro erakargarri baina ez serioegia, jantoki azkar eta merkeak, eta antzeko hainbat jostaketa-bide.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 185. orr.

Zutabe askok eta askok eutsitako kontseilu-areto handitik oihu handiak heldu ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 76. orr.

-Ez dakit, ba -esan zuen Monak-, hitzaldi-areto bat alokatu beharko zenuke.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 99. orr.

Kontzertu-areto bateko aditu jendeari ari zitzaiola zirudien, eta ez ehiza-gela itxurako hartan bilduriko afaltiar urri eta erdi ezagunei.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

Marmolezko zorua zuen saloi handi bat, irudimenean dantza aretoa iruditu zitzaiona, zeharkatu zuen ilunpean itsu-mustuan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.

Dantza-areto bakarti batean, Sheepshead Bay-ko neska italiar eder bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 434. orr.

Jonathan-eta-Léa Clichy plazara abiatu ziren, bertatik bertara ia; miniareto-mordoari jaramonik egin gabe, erdeinuz igaro haien aurretik, eta eroso kokatu ziren benetako zinema-areto batean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Zinema areto batean zaudenean bezala, ustez sekula aurrez ikusi ez duzun film bat ikusten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Zine-areto batean sartu zen, gauza bera egin nuen nik, eta, argiak itzali zituztenean, haren atzeko eserlekuan jarri nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 285. orr.

Gero esan zigun zine areto bat zegoela hirian, eta hara joatea erabaki genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.

Antzerkia egiten ere jartzen gintuen, eta, judua nintzela jakin baino hiruzpalau hilabete lehenago, Schiller-en Gaizkileak tragediako Franz Moor-ena egin nuen, arrakasta handiz, gymnasiumeko teatro-aretoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 62. orr.

Lagunek billar-aretoan segituko zutela otu zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Texas&Colorado!-karaoke areto batera joan ginenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Saio-aretoan orrazten irakatsi zitzaion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 117. orr.

Aulki batzuk; besterik ez: parrokia-areto txiro bat nola.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

Ez zen harritu, beraz, egun batean Holohan jaunak, etorri, eta elkarteak Kontzertu Areto Zaharretan eman behar zituen lau kontzertu nagusietan alabak akonpainamendua jo zezala proposatu zionean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 202. orr.

5 areto eliza (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Areto eliza elizen eraikin arkitektonikoaren mota bat da non habearte guztiek garaiera bera duten. ETC-entziklopedia   Areto eliza, Wikipedia

Areto-eliza edo "hallenkirche" motakoa da, garaiera bereko hiru nabez osatua baitago. ETC-entziklopedia   Alde Zaharra (Segura) Wikipedia

San Bizente, hiru habearte dituena, XV. mendean hasi eta hurrengo mendean hallenkirchen edo euskal areto-eliza eredura egokitu zen. ETC-entziklopedia   Gotikoa Euskal Herrian, Wikipedia

Jatorrian areto eliza areto-motako estilo gotikoko eliza zen, baina gerora, XVI. mendean, egitura korapilatu egin zen, iparraldeko aldean hiru kapera erantsi zitzaizkionean. ETC-entziklopedia   San Anton eliza, Wikipedia

Beste bi atalek altura bera dute, eta horrek elizari areto-eliza itxura edo kolumnategi itxura ematen dio, espazio aldetik bateratua. ETC-entziklopedia   San Pedro eliza (Turtzioz) Wikipedia

6 areto futbol

Itsuen kategorian areto futbola ere jokatuko da aurten.  Berria - Kirola   2004-09-16

Futbolerako baino areto futbolean aritzeko aproposagoa dela argudiatzen dute bere kontra daudenek.  Berria - Kirola   2004-12-10

Areto Futboleko Espainiako Liga gaur hasiko da.  Berria - Kirola   2004-09-04

Areto Futboleko Europako Elkarteak.  Berria - Kirola   2004-05-20

7 areto hipostilo (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Buleuterion eraikinaren tipologia hasiera batean megaron motakoa bazen ere, denboran zehar moldatu egin zen areto hipostilo laukizuzena edo karratuaren egitura ohikoa garatu arte, K.a. V. mendearen amaieran. ETC-entziklopedia   Buleuterion, Wikipedia

8 areto hockey

Talde txuri-urdineko jokalariak, halere, ez dira eskuak gurutzatuta geratu, eta sasoian egoteko areto-hockeyan aritu dira buru-belarri.  Berria - Kirola   2004-02-11

9 areto literario (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Neckerren alaba zen eta bere amak antolatzen zuen areto literarioan filosofiarako zaletasuna piztu zitzaion. ETC-entziklopedia   Madame Staël, Wikipedia

Lehen 10 urteetan nahiko modu apalean eta egoitza propiorik gabe funtzionatu zuen elkarteak, baina orduan hasi ziren lehen areto literarioak sortzen eta profesionalentzako lehen formazio saio eta ikastaroak antolatzen. ETC-entziklopedia   Galtzagorri Elkartea, Wikipedia

Areto literarioak, irakurketa mintegiak eta irakurzaletasuna sustatzeko ikastaroak antolatuz hasi zuen bidea elkarteak. ETC-prentsa   Argia, 2015-10-25

Iragan den azaroaren 1ean ireki zuten estreinakoz Arrasateko Bibliotekan Itsaspeko bihotzak, Galtzagorri elkartearen areto literario berria. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-11-14

10 areto nagusi

Areto nagusiaren inguruko hormek harlanduzko hiruna erreskada eta zedrozko ohol-erreskada bana zituzten, Jaunaren etxe barruko aretoaren eta atalondoaren tankerara.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,12

Orduan, megaroia deituriko areto nagusian dauden arma guztiak hartu eta goiko solairura igo behar dituk.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 119. orr.

Horra areto nagusian giltzapetu eruditoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 268. orr.

-Areto nagusiko erretratuak? Jauna - dio, irri dardarati batekin -, ez dakit deus margolanez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 183. orr.

Antzera zebiltzan goian, Kultur Etxeko areto nagusian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Arratsalde euritsua izaki, trafiko arazoak medio-edo ttanttaka hasi ziren iristen gonbidatuak Kultur Parkeko areto nagusiaren atarira, aterkiak eskutan gehien gehienak.  Berria - Harian   2005-12-01

Gizonak areto nagusian, eta emakumeak eta haurrak, berriz, beste gela txikiago batean.  Berria - Harian   2005-03-09

Martin Ugalde Foroak gonbidatuta, Enpresaren erronkak ziklo teknologikoaren ikuspegitik gaiaren inguruan ariko da 19: 00etatik aurrera, parkeko areto nagusian.  Berria - Ekonomia   2006-05-04

Kapela gorri-beltzak patrikan ezkutatuta sartu ginen areto nagusian.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.

Jendez gainezka dago areto nagusia, eta irakasle batzuk ere inguratu dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.

Hilaren 11n Habanako Unibertsitateko Areto Nagusian hitzaldia du Agirrek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.

Bero egiten zuen han; indarge legez jesarrita zeuden hiruzpalau gizonei agur egin diet eta bainuetxeko areto nagusian sartu naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

Hiru gela daukat hemen (bi nik erabili gabeak); gehi sukaldea, bainugela; baita, jakina, ederrena, lakura begirako areto nagusia; eta niretzat lan-bulego bihurtua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 217. orr.

Zaharraren ondoan begiztatu nuenean, areto nagusitik ateratzeko aukeratuko zuten ateko bidean aurrea hartu, eta haren ondoan itxaron nien berriro ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 223. orr.

Wanda Ford mutilarekin hizketan ari zen neskatxaren bila itzuli zen, areto nagusira.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 89. orr.

11 areto-zapata (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Areto-zapata oinetako lokarrigabe mota da, molde baxukoa. Normalean emakumeek erabiltzen dute baina gizonezkoek ere zenbait gertakizun formaletan (operan adibidez) erabiltzen dute. ETC-entziklopedia   Areto-zapata, Wikipedia

12 aretoko dantza

Istorioa garai eta herrialde ezberdinetan garatzen da eta horren arabera bals ingelesak, salsak nahiz aretoko dantzak antzeztuko ditugu», azaldu du Uriartek.  Berria - Kultura   2004-02-11

Aretoko dantza, jaialdi fin eta mugatuetarako grina biziagoa zuen jende hark.  Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

13 aretoko hockey (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Talde honekin eskuratu dituen tituluen artean, Liga Txapelketa bat, Erreginaren Kopa eta Europako Txapelketa dira aipagarriak. Aretoko hockeyan, berriz, bi Liga Txapelketa irabazi ditu. ETC-entziklopedia   Silvia Manrique, Wikipedia

14 arte areto

Altxerri, Bilbik, Colon XVI.a, Vanguardia, Dieciseis, Trayecto, Windsor Kulturgintza eta DV arte aretoak izango dira Euskal Herriko ordezkariak.  Berria - Kultura   2004-01-15

Melkwegeko kafetegian, jatetxean, antzokian, zinema aretoan, arte aretoan, multimedia aretoan eta kontzertuetarako bi areto handietan, Euskal Herriaren Eguna ospatuko dute.  Berria - Kultura   2004-09-28

Auditorioak ohar bat plazaratu zuen atzo, "eurekin zerikusirik ez duten arrazoiak tarteko» gaurtik astearte arte aretoa itxita egonen dela adierazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

15 auzi areto (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Puma ere ekarri zuen auzi-aretoraETC-literatura, saiakera   Postariak bi aldiz deitzen du beti, James M. Cain (Xabier Olarra), Igela, 2003

Auziperatuen abokatua irudikatu nuen auzi-aretoan niri galdezka. ETC-literatura, saiakera   Errauts, Eneko Aizpurua, Erein, 2011

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren (TSJPV) Administrazioarekiko Auzi-Aretoan ezarri du errekurtsoa sindikatuak. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-26

Auzi aretoan geratu ziren, ordea, giltzapetuta ez dauden bi lagun bakarrak, hauek direla Belen Lopez Calderon eta Antonio Lago Iglesias. ETC-prentsa   Berria, 2005-11-17

Batzuetan, esperpentotik gertu zegoen auzi aretoan ikusi genuena, baina ez zien axola; helburua garbia zen, eta batere gorritu gabe eraman zuten bukaeraraino. ETC-prentsa   Berria, 2013-12-01

Auzi-aretoak bezain hotza den eremu batean jarri dituzte bi pertsonaiak antzezlanean, epailea espedientez betetako mahaiaren atzean eta akusatua beste muturrean, aulki soil batean eserita. ETC-prentsa   Berria, 2015-03-21

Epaiketak irauten duen bitartean, auzi aretoan sartzen ez diren kazetarientzako lan lekua paratu dute Goreneko arduradunek. ETC-prentsa   Berria, 2019-04-17

Auzi-aretoetan egiten direnak, jakinarazpena nori egin eta pertsona horri oso-osorik irakurrita gauzatuko dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Kriminalaren Legea, (Aiora Aristondo, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia), Deustuko Unibertsitatea, 2006

Agente judizialak edo salako ofizialak egingo ditu epaitegiko edo auzitegiko auzi-aretoetatik kanpo burutu beharreko jakinarazpenak, zitazioak eta epatzeak, hurrenez hurren. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Kriminalaren Legea, IVAP/IZO, 2006

Abokatuak auzi-aretoko aulki arruntetan jesartzen dira. ETC-entziklopedia   Herri-salatari, Wikipedia

16 gradu areto unibertsitateetan-eta, gradua hartzen den aretoa.

Gradu aretora sartutakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Horixe bera egiaztatu zuen Miriamek Gradu Aretoan botoak hartzeko ipinitako mahaian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko Gradu-Aretoan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

17 joko areto

Irteteko esan zidan, eta gizonezkoak edozein joko-aretotan bezala jokoan ari ziren areto batera sarrarazi ninduen. Joko-aretoa gurutzatu ondoren atzeko ate ezkutua ireki eta edariaren eta emakume lizunen besoetan murgiltzen ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 379. orr.

Zinema eta joko aretoen gunea ixtea erabaki zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Ekintza filmetarako zinemak, bideo-joko aretoak, teatro erakargarri baina ez serioegia, jantoki azkar eta merkeak, eta antzeko hainbat jostaketa-bide.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 185. orr.

18 kontzertu areto

Bartzelonan, herenegun gauean, ez zen ultra-eskuindarren talderik Fermin Muguruzaren kontzertu aretoaren atarian, ezta emanaldia bertan behera geratzeko arriskurik ere.  Berria - Kultura   2004-01-23

Nahiz eta ospakizunak kalean hasi ziren, kontzertu aretoetan egin diezaiokegu musikari mesederik handiena.  Berria - Kultura   2006-01-31

Ez zen harritu, beraz, egun batean Holohan jaunak, etorri, eta elkarteak Kontzertu Areto Zaharretan eman behar zituen lau kontzertu nagusietan alabak akonpainamendua jo zezala proposatu zionean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 202. orr.

Kontzertu aretoa da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 262. orr.

Karrera eta kontzertu-aretoak utzi egin behar izan zitian, eta dohain handirik gabeko haurrei, probintziako hiri txiki honetan, musika irakasten eta musikazale hobexeagoren baten piezak zuzendu eta kopiatzetik ateratzen zituen osagai xumeez baliatzen hasi.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 186. orr.

Lan egiten duen kontzertu aretotik irtengo da orain.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

Duela aste pare bat, Bowery Ballroom kontzertu aretoan izan nintzen Morphine rock taldea ikusten (biziki gustuko dut talde hau, besteak beste, bere konposizio bitxi eta ausartagatik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

Kontzertu-areto bateko aditu jendeari ari zitzaiola zirudien, eta ez ehiza-gela itxurako hartan bilduriko afaltiar urri eta erdi ezagunei.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

19 narko-areto (orobat narkoareto)

Gipuzkoan drogak hartzeko eguneko zentro bat eraikitzea, Bilboko Zamakola auzoko narko-aretoak izan duen harrera ona ikusita.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Metadona narkoaretoan har zezaketela esan zieten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

20 ospakizun areto

Ibarretxeri gutuna eman ondoren, ospakizun aretotik irten ziren, isiltasuna nagusi zela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

21 udalbatza areto

Haren sendiak izan ziren ohorezko gonbidatu Getxoko udalbatza aretoan, seme-alabak buru zirela, eta haiek jaso zuten ohorezko domina.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Atzetik jarraika areto txiki hartatik kanpora atera ziren denak eta udalbatza aretoa hutsik geratu zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 64. orr.

22 zine areto zinema aretoa.

Zine-aretoa ia hutsik zegoen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Geratzen zen zine-areto bakarra masaje etxe bilakatuko dute laster.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Kafetegi edo zine areto batera sartzeko ideia hutsak gaixotu egiten ninduen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Zine-aretoan elkartzen ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 285. orr.

Gero esan zigun zine areto bat zegoela hirian, eta hara joatea erabaki genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.

Alemaniako Historiaren Museoko Zine aretoan.  Berria - Kultura   2004-02-25

Hiru seikotetan banatuak izanik hauetarik lehenak jokatu du beraz igandean Leitza-ko zine aretoan finalerdia.  Herria   2001-03-22

23 zinema areto

Zinema aretoa, jaietan dantzarako erabiltzen zena, herri sarreran zegoen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.

Kalearen bueltan, zinema aretoaren ate pipiak janaren aurrean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 175. orr.

Gobernadoreak debekatu zion aldizkari bat abiatu zuen, abesbatza zuzendu zuen, zinema aretoa zabaldu zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.

Principe zinema aretoetara sartzeko eta sarrera erosteko ilara luzeak daude.  Berria - Harian   2005-10-07

Gazte baten gelako hormatik zintzilik jarrita dagoen "posterrak", zinema-aretoan proiektatzen den irudiak, edota telebistako irudiak berak ere, denek dute zeinek bere marko-objektua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Egun, film arrakastatsuen katalanerazko 12 eta 14 kopia inguru erakusten dira Herrialde Katalanetako zinema aretoetan.  Berria - Mundua   2004-07-17

Debekatua dute antzokietan, zinema aretoetan, eta beste aisia leku publikoetan sartzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

Zinema aretotik atera eta ikusi duguna imitatzen saiatzen gara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 206. orr.

Zigoitiako Gorbeia merkataritza guneko zinema eta joko aretoak itxiarazi zituen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

areto askotan (4); areto barruan (6); areto bateko (5); areto berean (5); areto berezia (3); areto berriak (3); areto futbola gsi (10); areto futbola mra (12); areto futbolean (4); areto futboleko (7); areto guztiak (3); areto guztietan (5); areto handi hartan (3); areto handia (7); areto handian (8); areto hartan (7); areto honetan (5); areto horrek (3); areto horretan (7); areto hura (3); areto ilunean (3); areto luze (3); areto nagusia (13); areto nagusiak (5); areto nagusian izango (3); areto nagusiaren (6); areto nagusietan (3); areto nagusiko (5); areto nagusira (8); areto osoa (3); areto osoan (6); areto txiki bat (3); areto txiki batean (4); areto txikian (3); areto zabal (4)

beste areto batean (7); beste areto batera (3); bi areto (3); campoko areto berezian (3); da areto (5); dantza areto (5); de campoko areto (4); du areto (3); erakusketa areto (6); etxeko areto nagusian (5); hainbat areto (3); hiru areto (5); hoteleko areto (3); jauregiko areto (3); ko zanbra areto (3); kontzertu areto (7); kultur etxeko areto (3); kursaaleko areto (6); udal areto (3); zegoen areto (5); zen areto (8); zine areto (5); zinema areto bat (4); zinema areto batean (4); zinema areto komertzialetan (3); ziren areto (4); zuen areto (4)

aretoa bete egin (6); aretoa beteta (7); aretoa da (4); aretoa ere (7); aretoa gainezka (4); aretoa hustu (5); aretoa hutsik (3); aretoa ia hutsik (3); aretoa jendez (6); aretoa lepo bete (3); aretoa lepo zegoen (3); aretoa mukuru (3); aretoa utzi (5); batzar aretoa (10); bilboko azkena aretoa (4); bilborock aretoa (18); dantza aretoa (5); dute aretoa (4); egiteko aretoa (3); erakusketa aretoa (5); ganbera aretoa (5); hezkuntza esparruko aretoa (3); kontzertu aretoa (3); kubo aretoa (3); kursaal aretoa (4); la fundicion aretoa (4); makina aretoa (3); prentsa aretoa (5); rekalde aretoa (6); san agustin aretoa (3); serantes aretoa (3); zegoen aretoa (3); zen aretoa (4); zinema aretoa (11); zornotza aretoa (10); zuen aretoa (5); zuten aretoa (4)

aretoak eta logela (4); aretoak ez (3); caracol aretoak (4); erakusketa aretoak (5); fundicion aretoak (4); joko aretoak (5); kultur aretoak (5); nazionaleko zigor aretoak (3); rekalde aretoak (3); zinema aretoak (8); zituen aretoak (3)

aretoan agertu (4); aretoan ariko da (4); aretoan ariko dira (3); aretoan aurkeztuko (4); aretoan barrena (4); aretoan bertan (8); aretoan bi (4); aretoan dauden (4); aretoan egin zuten (3); aretoan egindako (4); aretoan egingo den (7); aretoan egon (3); aretoan eman behar (4); aretoan emandako (3); aretoan emango duen (3); aretoan erredakzioa (3); aretoan eskaini zuen (3); aretoan eskainiko (5); aretoan ez (3); aretoan harrera (3); aretoan ikus (5); aretoan ikusi ahalko (4); aretoan iraganen (4); aretoan izan zen (5); aretoan izango da (14); aretoan izango dira (4); aretoan jarri (6); aretoan jokatuko (3); aretoan joko du (10); aretoan joko dute (3); aretoan juan (3); aretoan maiatzaren (3); aretoan paratu (5); aretoan sartzea (3); aretoan zabaldu (4); aretoan zegoen (4); aretoan zehar (4); aretoan zeuden (5)

armen aretoan (3); arriola kultur aretoan (3); artsaia aretoan (5); atzo prentsa aretoan (5); azkena aretoan joko (4); banako aretoan (3); bartzelonako apolo aretoan (5); batzar aretoan (11); batzar nagusietako aretoan (5); bellevue aretoan (20); bergarako jam aretoan (7); bilboko azkena aretoan (8); bilboko bilborock aretoan (5); bilboko rekalde aretoan (5); bilera aretoan (3); bilkura aretoan (3); billar aretoan (5); caracol aretoan (3); carre aretoan (4); center aretoan (3); de gas aretoan (5); dira aretoan (4); donostiako gazteszena aretoan (14); donostiako kursaal aretoan (8); du midi aretoan (20); duen aretoan (4); eki goi aretoan (5); elkartegiko aretoan (3); elorrioko arriola aretoan (5); erakusketa aretoan (11); faustin bentaberri aretoan (3); gasteizko azkena aretoan (11); gasteizko helldorado aretoan (4); gazteszena aretoan egingo (3); gradu aretoan (5); harrera aretoan (4); hernaniko play aretoan (3); hitzaldi aretoan (4); ideales zinema aretoan (3); indautxuko carmen aretoan (3); ipar aretoan (4); kaleko aretoan (3); kultura aretoan (5); kulturuneko ganbara aretoan (4); kursaaleko ganbera aretoan (15); kursaaleko kubo aretoan (6); kutxa aretoan (9); kutxa fundazioaren aretoan (3); la fundicion aretoan (9); larrea aretoan (3); legebiltzarreko prentsa aretoan (3); leidor aretoan (3); lesakako zanbra aretoan (5); lezamako prentsa aretoan (3); liburutegiko ekitaldi aretoan (4); pedroko udal aretoan (7); prentsa aretoan mintzatu (3); rock star aretoan (5); san agustin aretoan (3); sarrerako aretoan (3); serantes aretoan (4); totem aretoan (3); udaletxeko pleno aretoan (4); zegoen aretoan (7); zen aretoan (4); zen prentsa aretoan (3); zine aretoan (3); ziren aretoan (6); zornotza aretoan (9); zubietako prentsa aretoan (5); zuen aretoan (4)

aretoaren atarian (4); aretoaren aurrean (7); aretoaren aurretik igarotzen (3); aretoaren beste (6); aretoaren erdian (6); erakusketa aretoaren (4); kapitulu aretoaren (3); zen aretoaren (4)

udal aretoen (3); zinema aretoen (7)

aretoetako arduradunek (3); aretoetako batean (3); zinema aretoetako (5)

aretoetan egingo (4); erakusketa aretoetan (5); euskal herriko aretoetan (3); herriko zinema aretoetan (4)

aretoetara iritsiko da (3); zinema aretoetara (11)

golem zinema aretoetatik (3)

antzerki aretoko (3); aretoko arduradunek (3); aretoko argiak (5); aretoko atarian (4); aretoko atea (3); aretoko ateak (3); aretoko epaimahaiak (3); aretoko hotsa (3); aretoko jabeak (3); aretoko presidenteak (3); aretoko sarreran (5); kubo aretoko (5); rekalde aretoko (7); zen aretoko (3); zigor aretoko lehen (3); zinema aretoko (6)

aretora eraman (6); aretora igo (3); aretora iritsi (4); aretora itzuli (4); aretora joan zen (3); aretora sartu ziren (4); aretora sartzean (6); aretora sartzeko (6); aretora sartzen (6); leihoekiko aretora (3); prentsa aretora (4); sartu ziren aretora (3); zen aretora (4); zinema aretora (3)

bi aretotan (3); hainbat aretotan (6)

aretotik alde egin (3); aretotik atera zen (4); aretotik irten zen (6); aretotik irten ziren (5); aretotik irtetean (4); atera zen aretotik (3); batzar aretotik (6); kontseilu aretotik (4); zinema aretotik (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus