Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arestiko (ETCn 603 agerraldi) izlag arestian gertatua.

Arestiko armagizonen gorroto bera dago haren begietan eratxikirik, halako etsimendu batek eztitua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.

Orain agertuz gero, ez zen hain zaila izanen harekin bakezkoak egitea eta arestiko mokokaldi telefonikoa laido barkatu baina ez atzenduen zakura bidaltzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Hala ere, ezin dituenez pertzepzioak edo arestiko oroitzapenak iraunkor bihurtu, 60etan geratua da Greg, orduan galdu baitzuen informazio berria bereganatzeko gaitasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Gertatutakoa ulertu eta begiak errealitatera ohitu zitzaizkidanean, arestiko paisaia berbera ikusi nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 43. orr.

Orduan bai, osabak guztiz ulertu balu bezala, irri zabal bihurtu zen haren arestiko keinu estrainioa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 590. orr.

Lana buruturik, arestiko urduritasuna poz bihurturik, itzuli zen motozikleta gordeta zeukan tokira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

Arestiko baiezkoa bezain biribila espero nuen orain ezezkoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 308. orr.

Arestiko mugimendu zehatzak gabe, baldarrago ematen zuen orain, zainak jota.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

-Musika apur bat jarriko dugu -esan du segidan tonu atseginez eta arestiko haserrearen arrastorik gabe, bakea egin nahian-edo.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

Eskuartean zuen txiskeroko metxa txirikordatu horixkarekin gora eta behera ari zen eta, arestiko esakunea ahoskatu ostean, esku biak libratu zituen zigarro berri bat egiteko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 158. orr.

Oihana ala arestiko lekua, aukera gehiagorik ez zaio geldi-tzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 13. orr.

Arestiko begitarte konplizea berritu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

Arestiko deserosotasuna desagertu zaio pastoralgileari, eta, Berlingo irakaslearen arretarekin adoreturik, musuzapia ezpainetatik pasatu, eta galderari erantzuten hasi da: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 200. orr.

-Harriturik? -arestiko urduritasuna atzendua zuela ematen zuen irakasle zaharrak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 98. orr.

Ate aldera iritsi zirenean, ordea, Fructuosok, jiratu, eta, arestiko burlaizea ezpainetaraturik, niri begira esan zuen: [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

-Ume guztiek... ume guztiek dakite, beraz -esan zuen Norak, Andreasek jada ahaztuta zeukan arestiko argibide hark beste deusek garrantzirik ez balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 131. orr.

Eta horrekin batera ikusi nuelarik Lutezia zutitzen, bularrak erabat bistan, biluzik, atzera piztu zitzaidan -arestiko asmo guztiak ahaztuta eta haragi-irrika guztiaz nolabait libratua banintzen ere- atzera piztu zitzaidan, diot, nire lehengo amorrua, nire gizon-ideia ergelen arabera "nirea" behar zuen emakumea biluzik ikusita.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.

Berea da, pentsatu zuen, dar-dar egin zuen, eta estalkian bildu zen areago, baina imintzioak bere gorputzaren biluztasunaz ohartzeko balio izan zion, eta orain bere baitan arestiko sentsazioen oroitzapenak burutik kendu ezin zuen pentsamendu narritagarri baten kontra egiten zuen borroka.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 350. orr.

Galderak egonezina eman zidan, eta arestiko erabaki zigarrorik ez piztekoa ahaztu eta paketea hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Gure artean izan diren arestiko legeak, gai horiek direla eta, larregikoak dira, onura politikoa, morala adina, bi mutur horien artean aurkitzen baita.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.

Orain agertuz gero, ez zen hain zaila izanen harekin bakezkoak egitea eta arestiko mokokaldi telefonikoa laido barkatu baina ez atzenduen zakura bidaltzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Hura, ordea, ez zegoen nire izena zeukaten dokumentuen arestiko zerrendan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Dianak hitz bertze egin zuen, arestiko solasera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 257. orr.

Beroaldia oldarrean zabaldu zitzaion gorputzeko zoko-moko guztietara, eta sentsazio berri hark ahantzarazi egin zion arestiko higuina.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arestiko bi (3); arestiko hori (3)

arestikoa baino (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus