Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tenplu areostiloetan, diametroari altueraren zortzirena emanez egin behar dira kolomak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.
Tenplu areostiloetan ez da komeni ez harrizko eta ez marmolezko arkitrabeak erabiltzea, zurezko habe etenik gabeak baizik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.
Bost dira tenpluen altxaera-motak eta hauek dira horien izenak: piknostiloa, hau da koloma-lerro zerratuak dituena; sistiloa, tarte handixeagoarekin dauzkanak; diastiloa, tarte oraindik handiagoarekin; areostiloa kolomarteak komeni baino irekiagoak dituena; eustiloa, tarteak egoki banatuta daudenean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.
Areostiloak, adibidez, altueraren bederatzi edo hamar zatiko diametroa izango balu, ahula eta eskasa ikusiko litzateke. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.
Areostiloetan libre geratzen da norberak neurriak bere nahierara ezartzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.