Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
areopago (orobat Areopago) iz antzinako Atenasen, auziegi gorena.
Atenastarrek areopagoan azaltzen zituzten bere buruaz beste egiteko zituzten arrazoiak: gero sastagaia hondoratzen zuten. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.
Hartu zuten, bada, berekin eta, Areopagora eramanik, honela galdetu zioten: "Jakin al daiteke zer den irakasten duzun doktrina berri hori? Elizen arteko biblia Eg 17,19
Paulo honela mintzatu zen, Areopago erdian zutik: "Atenastarrok, edonola ere, guztiz erlijiozale zaretela ikusten dut. Elizen arteko biblia Eg 17,22
Alabaina, batzuk elkartu zitzaizkion eta sinetsi egin zuten; haien artean, Dionisio Areopagokoa, Damaris izeneko emakume bat eta beste zenbait. Elizen arteko biblia Eg 17,34