Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
areka 1 iz lubakia, lur erretena.
Kontua da ilunpean aurrera doala, bat-batean, areka zulotik itzal mozorrotu bat ikusi duela ateratzen eta zera esan diola: etzazula zubia gurutzatu. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.
Janzki eta gorbata dotorez jantzitako gizon bat zetzan errepide bazterreko areketako batean, gu gentozen aldeko arekan, mendatearen izenaren eta alturaren berri ematen zuen karteletik hurbil. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 97. orr.
2 irud/hed
Elizak ere hobeki langile aldeko lan horiek askatasunaren areka zabaletik Aberrirantz zuzentzea? Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 56. orr.