Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

areagotze 1 iz aipatzen dena areago gertatzea.

Halabeharraren areagotze bat baldin bada loteria, kosmosean kaosak aldizka txertatzen duen pizgarri halako bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.

Zure amak zure tristuraren areagotze hori maiteminaren areagotzeari egotzi diola.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 344. orr.

Gizartearen eta kontsumitzaileen arreta edo sentiberatasun areagotze horretan eragin itzela izan du GKEen eta hirugarren sektorearen hedapenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.

Konkurrentziaren areagotzea ez da manufakturetan bakarrik gertatu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

Zor publikoaren areagotzea kontrolatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Demokraziaren eta industrialismoaren eragina gerran; adibidez, gerren areagotzea Frantziako Iraultzaz geroztik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.

Kontsiderazino haiek ene beldurraren areagotzea ekarri zuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 373. orr.

Bilakaera hori, nazioarteko zuzeneko inbertsioen areagotzearen ondorio baino areago, nazioarteko merkataritzaren moteltzearen emaitza izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Herrialde jakin bateko barne eskaria areagotzeak, herrialde horretako barne ekoizpena sustatu ordez, inportazioak areagotu ditzake.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Ekoizpenaren areagotzeak ingurugiroaren arazoak larrituko ditu eta hazkundea ez omen da bateragarria ez epe luzera, ezta ertainera ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 315. orr.

Hazkunde ekonomikoaren areagotzeak ez baitu, nahitaez, ongizatearen hobekuntzarik eskatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 268. orr.

Egundo ezagutzen den pozoirik toxikoenetako bat botulina delarik -Clostridium botulinum mikroorganismoak "fabrikatzen" duena-, elikagai berriek oraingo gaixotasunen areagotzeaz gainera berririk ere ekarri eta jeneralizatuko dute.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 78. orr.

Eskaria edo gastu osoaren hazkundeaz edota ekoizpen kostuen areagotzeaz sortzen omen da inflazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Buruko minaren areagotzearekin, burukoaren azpiko geriza iluna bilatu nuen, gorputza itzulikatuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

2 (izenondoekin)

90eko urteetan indar areagotze handia izan zuten GKEk eta bestelako mugimendu sozialek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.

Pobretzearen areagotze izugarria, XIX. mendean ekonomia politikoaren gai nagusia izan zena, industria-iraultzak eragindako aldaketa ikaragarrien emaitza nagusietako bat izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Nazioarteko finantza trukeek, eta bereziki jarduera espekulatiboek, areagotze itzela izan dute azken urteetan.  Berria - Harian   2006-03-24

1961ean, neurologo amerikarren artean nabarmenetako bat, Norman Geshwind, Dostoievskiren bizitzan eta idatzietan lobulu tenporaleko epilepsiak zuen eraginaz mintzatu zen; 1970etako idazki batean zioenez, emozio-bizitzaren areagotze bitxi bat nabaritzen omen zitzaien LTEa zuten gaixoetariko batzuei (baina baita murrizte bat ere): ardura ohiz kanpokoa "gai filosofiko, erlijioso eta kosmikoez".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Produktibitate-areagotzea ekonomia hazkundearen iturri nagusia da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus